Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Irakasmaila ez-unibertsitarioetarako euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterialak produzitzeko diru-laguntzak ematea.
Ikus-entzunezko ikasmaterialen produktoreak
365.500,00 euro
AGINDUA, 2008ko uztailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterialgintzarako laguntza-bideetara dei egiten duena (Eima II).
Tef.: 945-018343
Fax: 945-018336
E-mail: huiseima@ej-gv.es
Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa:
1.– Proiektuaren dokumentazioa. Ondoren zerrendatzen diren agiri hauen guztien bina kopia aurkeztu beharko dira:
a) Aurkezpen-txostena. Proiektuaren justifikazioa, non eta nola sortua den, zein hezkuntza-xede jakini erantzun nahi dion eta aplikatzeko aukera konkretuak.
b) Aurkeztutako proiektua aurretik Hezkuntza Sailaren onespenerako eskaera egina bada, edota onespena jasoa badu, egoera horren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.
c) Gida didaktikoaren azalpena (ikus 21. artikulua).
d) Gidoi literarioaren azalpena.
e) Gidoi teknikoa, story board-a edo eskaleta.
f) Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua, produktore bakoitzak ohikoa duen moduan.
g) Lan-fase desberdinetan erabiliko den tresneriaren zehaztasunak eta parte hartuko duten pertsonak.
2.– Produktorearen dokumentazioa. Aurkezten diren dokumentuak, kopiak badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.
a) Kultura Ministeritzako "Ikus-entzunezko enpresa-errolda"-n dagoela ziurtatzen duen dokumentazioa, bideoaren kasuan.
b) Eskatzailea pertsona fisikoa denean, bere NANaren kopia. Eskatzailea enpresa bat denean, berriz, (O.K. –Ondasun Komunitatea-, S.A. –Sozietate Anonimoa-, S.M.– Sozietate Mugatua-) enpresa sortzearen akta edo eskritura, ordezkari legalaren izendapenaren eta NANaren kopia aurkeztu beharko da.
c) Produkzio-enpresen kasuan, IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakia) kopia aurkeztu beharko da.
d) Kasuan kasuko foru-aldundiak edo hazienda publikoak sinaturik produkzio-etxea bere zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.
e) Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (S.A., S.L. eta Coop).
f) Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren ordezkari legalak sinatua.
3.– Produktore batek eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, "2.– Produktorearen dokumentazioa" ataleko dokumentuak bakarrak izan daitezke fitxa guztietarako, f) puntukoa izan ezik.
4.– Goian adierazitako agiri bat edo beste administrazio honetara lehendik bidali bada, eta honen eskuetan dagoela bost urte baino gehiago igaro ez bada, eskatzaileak ez du berriro aurkeztu behar izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Hala ere, eskatzaileak delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adierazi beharko dio Hezkuntza Sailari, eskabidea egitearekin batera.
5.– Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, "1.–Proiektuaren dokumentazioa" ataleko c), d) eta e) puntuetako eskakizunak betetzeko, produzitutako kapituluetako kopia pare bat aurkeztuko da.
2008/07/22 - 2008/08/21
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (EIMA II Atala)
Donostia kalea, 1
01010 - VITORIA-GASTEIZ
ARABAKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde burutza
San Prudencio kalea, 18
01005 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKOKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde burutza
Gran Vía, 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde burutza
Andia kalea, 13
20004 Donostia-San Sebastián
Era berean, Herri Administrazioen Araubideak zehaztutako edozein tokitan aurkez daitezke.
Ez dira azaltzen
Hezkuntzako sailburuordea
Sei hilabeteko epean beranduenik
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
eskabide-orria, Ordezkaritzetan, Euskara Zerbitzuan zein Interneten eskuragarri
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
22/07/2008