Azken eguneratzea: 2008/09/01
Sarituak urpekaritza bataio biren zozketan. Bi pertsonentzako sari bakoitza
Leire Madariaga Bilbao eta Amaia Jauregui Carrera gazteek irabazi dute sari hau.

Hauek ziren zozketan parte hartzeko baldintzak:

Modu erraz eta azkar batean, irakasle baten laguntzarekin, Scuba Du-k ur azpian arnasa hartzeak sentiarazten duena ezagutzeko aukera ematen dizu bi pertsonentzako 2 urpekaritza bataio eskainiz. Saria lortzeko, erantzun ezazu ondoko galdera:

Zein da Scuba Du-ren helbide berria?

Scuba DuAurkitu erantzuna www.divescubadu.comorrian eta bidali, zure izen-abizen, NAN eta telefonoarekin batera, gazteria@ej-gv.eshelbidera, 2008ko abuztuaren 3a baino lehen. Gazte-txartelaren titularra bazara eta zure erantzuna zuzena bada, zuzenean sartuko zara zozketan. Saria:

  • Bi sarietako bakoitza bi pertsonentzako urpekaritza bataio bat da. Ez da aurretiazko esperientziarik behar.
  • Urpekaritzarako ekipo osoa barneratzen du, bai eta itsasontzian murgilketa tokirarte garraioa ere. 
  • 2008ko urria baino lehen gozatu beharko da.
  • Data irabazleak aukeratu dezake baina, beti ere, plaza erabilgarritasunaren menpe.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien  Baldintza Orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.