Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0
Immigrazioaren eta Kulturartekotasunaren arloan 2007ko aldirako lau prestakuntza-bekarako deialdia

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Inmigrazio Zuzendaritza


Xedea

Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan 2007ko aldirako lau bekarako deialdia. Beka horiek honako arlo hauetako profesionalen prestakuntza eta espezializazioa bultzatzera zuzenduta daude:

 a) Emakumeak eta immigrazioa.

 b) Herritarren parte-hartzea eta immigrazioa.

 c) Erkidegoaren ekimenak kulturarteko bitartekotzan eta hezkuntzan.

 d) Bakarrik dauden etorkin adingabeak. Ahultasun bereziko beste kasu batzuk: ezkutukoak eta presoak.

 e) Lagundutako garapena.

 f) Erakunde-programek atzerriko etorkinen gizarteratzean duten eraginaren ebaluazioa.

 g) Berme juridikoak eta immigrazioa.

 h) Immigrazioa eta herritartasuna.

 i) Kulturarteko elkarbizitza eta aniztasuna.

 


Nori Zuzendua

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke deialdiko lau beken onuradun:

 a) Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-txartela, bizikidetasun ziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria izatea.

 b) Gehienez bost urteko antzinatasuna duen erdi-mailako edo goi-mailako unibertsitate titulazioa izatea.

 c) Immigrazioaren eta/edo kulturartekotasunaren arloko graduondoko espezializazioa izatea.

 d) Lehenagotik horrelako edo antzeko bekarik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura.

 e) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-hauste bat egin izanagatik jarritako zigor irmoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru laguntzak lortzeko debekurik ez izatea.

 f) Sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik edo zehapen penalik betetzen ez egotea, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki zigortuta ez egotea.


Diru kopurua

77.200 euro


Araudia

AGINDUA, 2007ko maiatzaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Immigrazioaren eta Kulturartekotasunaren arloan 2007ko aldirako lau prestakuntza-bekarako deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Patricia Ruiz Cascajar
945 01 64 25


Erantsi beharreko agiriak

a) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

 b) Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-txartela, bizikidetasun ziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria.

 c) Unibertsitateko lizentziatura edo diplomatura egiaztatzen duen titulua.

 d) Immigrazioaren edo kulturartekotasunaren arloko graduondoko ikastaroak egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo dokumentua.

 e) Curriculum vitaea.

 f) Egindako gainerako ikasketak edo ikastaroak, lortu nahi den bekarako bereziki garrantzitsua den lanbide-esperientzia eta, oro har, aurkeztutako merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak edo dokumentuak.

 Merezimendu gisa aintzat hartzeko egiaztatzen diren ikasketek izaera ofiziala eta balio akademikoa izan beharko dute.

 Atzerriko dokumentu guztiak euskarara edo gaztelaniara itzuli beharko dira, eta jatorriko herrialdeak estatu espainolean duen ordezkaritza diplomatikoak kautotu beharko ditu.

 g) Beka eskatzeko eta espezializazio-arloa aukeratzeko interesa azaltzen duen memoria.

 h) Zinpeko aitorpena eskaera ereduaren arabera.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea 2007-05-24/2007-05/24
Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Inmigrazio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.


Tramiteen deskripzioa

Hautaketa Batzordeakbekak emateko dagokion proposamenaEtxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuari aurkeztuko dio, eta honek esleipen-agindu baten bidez emango ditu.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epea, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Formularioa


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

02/03/2005