Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte ongizatea
 

WAI-A


GIZADATA - Aurkezpena


GIZADATArako esteka
ZER DA GIZADATA? 

Gizadata, Gizarte Zerbitzuei buruzko Adierazleen Sistema, Gizarte Zerbitzuen euskal sarea osatzen duten alderdi nagusiei buruzko datu estatistikoen bilduma da. Plazei, erabiltzaileei, langileei eta gastuari buruzko informazioa eskaintzen du, eta eskainitako zerbitzuen kalitatearekin eta antolamenduarekin zerikusia duten ezaugarri jakin batzuen berri ematen du. Interesa duten pertsona guztiei gure lurraldean eskaintzen diren gizarte-zentro eta -zerbitzuei, publikoei nahiz pribatuei, buruzko estatistika-multzo bat eskaintzea du helburu.

Gizadata osatzen duten eta web-orri honetan kontsulta daitezkeen estatistikak EAEko gizarte-zerbitzuen esparruan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatu guztiei egindako berariazko inkesta batean oinarrituta gauzatu dira. Datuak 2007ko apiriletik abendura bitartean jaso ziren eta 2006ko ekitaldiari buruzkoak dira.


GIZADATAREN EGITURA

Gizadatan dagoen informazioa lau multzo handitan dago sailkatuta, ezagutu nahi den adierazle motaren arabera:

  1. Zerbitzuen estaldura eta erabilerari buruzko adierazleak. Atal honetan plazei, erabiltzaileei, estaldurari, intentsitateari, eta beste hainbat alderdiri buruzko adierazleak jasotzen dira.
  2. Zentroetako langileei buruzko adierazleak. Langile-kopuruari, kategoria profesionalei, plaza bakoitzeko langile-ratioei eta abarri buruzko datuak eskaintzen dira.
  3. Gastuari buruzko adierazleak. Zentro eta zerbitzuetako gastu arruntari buruzko datuak eskaintzen dira, bai termino absolutuetan, bai erlatiboetan (biztanleko edo plaza bakoitzeko gastu arrunta, eta abar).
  4. Zerbitzuen kalitatea eta antolamenduari buruzko adierazleak. Eskainitako zerbitzuen kalitatearekin eta antolamenduarekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruzko datuak jasotzen dira, esate baterako, astean zenbat orduz egoten den zabalik, egoitzan dauden banakako gelen proportzioa, eguneko zerbitzuetako garraioaren erabilgarritasuna, zentroaren irisgarritasuna.

Multzo horietako bakoitzean, adierazleak bost ataletan daude banatuta, zentroek eta zerbitzuek eskaintzen duten jarduera-motaren arabera:

  1. Egoitza-zerbitzuak. Egoitzei, etxebizitza komunitarioei, apartamentuei, babespeko pisuei eta alojamendu zerbitzua eskaintzen duten gainontzeko zentroei buruzko datuak biltzen ditu.
  2. Laguntza-zerbitzuak egoitza ez diren zentroetan. Eguneko zentroei eta egunez laguntza eskaintzen duten beste zentro batzuei, hala nola, jantoki sozialei, errehabilitazio-zentroei eta beste hainbati buruzko datuak ditu.
  3. Lan- eta gizarte-integrazioa. Lanerako ikastegiei, enplegu-zentro bereziei eta lan- eta gizarte-integrazioko beste formula batzuei buruzko datuak ditu.
  4. Arreta komunitarioa. Zerbitzu eta programa komunitario nagusiei buruzko informazioa du, bestek beste, etxez etxeko laguntzari, familian esku hartzeko taldeei, lagun egite zerbitzuei eta beste hainbati buruzkoa.
  5. Sarrera, orientazioa eta balorazioa. EAEko oinarrizko gizarte-zerbitzuen sareari buruzko informazioa jasotzen du.


NOLA KONTSULTATZEN DIRA ADIERAZLEAK?

Gizadatako adierazleak kontsultatzeko datu-bankuan sartuko zara eta zein zerbitzuri buruz egin nahi duzun kontsulta eta zein adierazle-motaren berri izan nahi duzun -estaldurari buruzkoa, langileei buruzkoa, gastuari buruzkoa edo antolaketari eta kalitateari buruzkoa- hautatuko duzu. Egindako aukeraren gainean sakatzean, kontsulta daitezkeen adierazleen zerrenda erakutsiko zaizu.

Zerrendan erakusten den adierazleetako bakoitza zerbitzuaren alderdi bat (esate baterako plaza-kopurua) hainbat aldagairekin (esate baterako, artatzen den gizataldea edo titulartasuna) gurutzatzearen emaitza da. Adierazle bakoitzaren izenean zein alderdi eta zein aldagai gurutzatu diren zehazten da.

Kontsultatu nahi den adierazle zehatza hautatu ondoren (esate baterako, erabiltzaile-kopurua generoaren arabera), pantaila batean sartuko zara eta bertan hainbat lauki edo kaxa agertuko dira adierazlean gurutzatutako aldagaietako bakoitza osatzen duten kategoriekin (esate baterako, "genero" aldagaia "gizona", "emakumea" eta "guztira" kategoriek osatzen dute). Laukietako bakoitzean kontsultatu nahi den kategoria bat edo gehiago hauta daitezke. Aurreko adibidearekin jarraituz, emakumezko erabiltzaileak zenbat diren jakin nahi baduzu, "emakumea" aukera sakatuko duzu kaxaren barruan eta, jarraian, "kontsultatu egindako aukera" klikatuko duzu. Aitzitik, gizonezko eta emakumezko erabiltzaileen kopurua jakin nahi baduzu, bi balioak sakatuko dituzu -"gizona" eta "emakumea"- teklatuko "control" tekla sakatuta duzun bitartean, eta, jarraian, "kontsultatu egindako aukera" klikatuko duzu.

Aldagai bakoitzaren berariazko balioak kontsultatu ahal izateaz gainera (adibidez, Arabako larrialdietarako abegi-zentroetan adingabeentzat dagoen plaza-kopurua), programari esker taula osoa jaitsi ahal izango duzu PC-Axis edo Excel formatuan.

Azken eguneratzea: 2008/05/27