Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila - Aurkezpena


 

 

Javier madrazo Lavín, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saileko sailburuaJAVIER MADRAZO LAVÍN

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak pertsonengana bideratzen ditu bere ahalegin guztiak. Izan ere, berdintasunaren eta gizarte-justiziaren alde jardutea da gure ekintzak zuzentzen dituen helburu nagusia.

 

Gure gestioak funtsezko alor eta jarduerak hartzen ditu, pertsona zein talde gisa eragiten digutenak. Globalizazio neoliberala nagusi den testuinguruan, pribatizazioak eta gizarte-gastuaren murrizketa puri-purian dauden honetan, gure politikak oinarrizko eskubideen alde jokatu nahi du, ausart eta kementsu jokatu ere:

- Etxebizitza duina izateko eskubidea

- Gizarteratzeko eskubidea

- Aukera berberak izateko eskubidea

- Normalizaziorako eskubidea, berezitasunak zainduta, jakina.

Bete-betean uste dugu politika aurrerakoi eta aurreratu batek pertsona guzti-guztien —jatorria edo nazionalitatea edozein dutela ere— giza-eskubideak errespetatu behar dituela. Ildo horretatik, gure sailak Immigrazio Zuzendaritza sortu du legegintzaldi honetan. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzatik ere, garapen-politika eraldatzaileak sustatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak; droga-gaietan, berriz, informazioaren eta prebentzioaren alde egin dugu apustu, err epresioaren eta debekuaren kaltetan. Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak, halaber, tolerantziaren aldeko eta baztertzearen kontrako kontzientziazioa eta borroka xede duten ekimenak sustatzen ditu.

 

Etxebizitzaren alorrari gagozkiola, babes ofizialeko etxebizitzen alde eta iruzurrari eta espekulazioari aurre egiteko neurrien onetan egindako apustu gogotsuak, bistan denez, argi eta garbi erakusten du gure Sailaren asmoak eta nahiak zeintzuk diren: etxebizitza eduki ahal izatea eskubidea izan dadila, eta ez luxu ezin garestiagoa.

 

Azken eguneratzea: 2007/11/29