Eusko Jaurlaritzako orrialdera sartu

Garraio eta Herri Lan Saila-ra sartu

Euskadi.net-era sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Itsas Ardularitza Eskola (IAE)

Abenduaren 6ko 243/1982 Dekretu bidez Itsas Arduralaritza Eskola sortu zen. Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzara atxikita dago, eta Itsas-garraioko profesionalen birziklaketa eta hobekuntzarako irakaskuntza garatzeko erakundea da. Bere egoitzaren helbidea hau da:

Gran Via 81 zka, 8., 5. saila
48011 Bilbao
Tf.: (34) 94 427 18 64
Fax: (34) 94 441 49 39

Bere lana garat zeko, IAEk Koordinatzaile bat du, erakundeko kudeatzailea dena, eta Euskal itsas-sektoreko sindikatu, enpresa, instituzio eta unibertsitateko ordezkariz osatutako aholkularitza batzorde baten laguntza jasoten du.

IAEko iharduera nagusia itsas-sektoreko tituludun eta profesionalentzako prestakuntza-ikastaroak antolatzea da. Ikastaroen artean hauek dira garrantzitsuenak:

Ikastaroak

> Itsas Zuzenbidea

  • Kroskoen, salgaien eta P&I asegurua
  • Pleitamendu eta garraioak
  • Nabigazio-istripuak
  • Itsasuntziaren pribilegio eta hipotekak
  • Itsas-garraioaren nazioarteko ekonomia
  • Itsas-arloko ingelesa

> Mintegi eta ihardunaldiak

  • Portuak eta euren kudeaketa
  • EDI
  • Itsas-segurtasuna eta kutsadura
  • ISM kodea
  • Garraioaren logistika
  • Enplegu eta Prestakuntza Zuzenbidea itsas-arloan

 

> Bekak


IAEk urtero iragartzen du hurrengo arloetako beken egitaraua:

  • Itsas-sektorean prestakuntzarako, Euskal Autonomia Erkidegoko itsas-elkarteekin elkarlanean ikerlanak egiteko.
  • Itsas-arloan doktore-tesiak egiteko (Zuzenbidea eta ekonomia).
  • Ikastetxe ezagunetan ikasketak egiteko laguntzak. 

 

> Argitalpenak


IAEK 3.000 ale baino gehiagoko liburutegia du. Itsas-arloko argitalpen espezializatuak dira, batez ere Zuzenbide eta Ekonomiakoak. Era berean, liburutegiak hemeroteka garrantzitsua du, itsas-sektoreko hogei aldizkari ospetsu baino gehiagoko harpidetza izanik, beste batzuen artean:
  • Containerization International
  • Fairplay
  • Seatrade Review; Seatrade Week
  • Shipping Statistics and Market Review; Shipping Statistics and Economics
  • Lloyd's Law Reports; Lloyd's Ship Manager; Lloyd's Shipping Economist; Lloyd's Acts, Byelaws and Regulations; Lloyd's Maritime Law Newsletter; Lloyd's Maritime
  • Commercial Law Quarterly
  • Maritime Policy & Management.

 

Eta, azkenean, Itsas Arduralaritza Eskolak hainbat liburu eta eskuliburu argitaratu ditu bere historian zehar, batez ere Itsas-zuzenbide eta Itsas-ekonomi arloetakoak.

 

Azken eguneratzea: 2005/10/31