Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Larrialdiei Aurregitea

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Larrialdien gestio integrala


Koordinaziorako
zerbitzua
(SOS DEIAK)
Esku hartze
zerbitzua
Plangintza
zerbitzua
Prestakuntza
eta zabalkuntza
zerbitzua
Koordinaziorako zerbitzua Eskuhartze zerbitzua Plangintza zerbitzua prestakuntza eta zabalkuntza zerbitzua

Larrialdiei Aurregiteko gaur egungo Zuzendaritza 1981ean eratutako Herri Babeserako Zuzendaritzaren eta 1983tik aurrera lanean jardun izan duen SOS DEIAK Koordinazio Operatiboaren artean 1993. urtean izandako fusioaren fruitua da.

Eusko Jaurlaritzari dagokion egituraren barruan, zuzendaritza hauxe da arduratzen dena erantzuna emateaz gure autonomi elkarteko eremuan gerta litekeen edozein eratako larrialdiri, bai izaera katastrofikoa edo zorigaitzekoa dutenei bai hain larriak ez diren beste hainbati, hauek atentzio koordinatu eta eginkorra behar badute gizartean kalterik eragin gabe eta oinarrizko zerbitzuak gainezka jarri gabe.

Larrialdiei aurre egiteko sistema koordinatu eta integral hau elkarren artean erlazionaturik dauden eta osagarriak diren honako lau zerbitzu hauek osatzen dute:

  • Plangintza Zerbitzua.
  • Esku-hartze Zerbitzua.
  • Koordinaziorako Zerbitzua (SOS DEIAK).
  • Prestakuntza eta Zabalkuntza Zerbitzua

operación rescate Oro har, larrialdiekin zerikusia duten egoera guztiei erantzuten die: arriskuak aurreikustea, taktika, bitarteko eta baliabideen planifikazioa, jardunbideak jakinaraztea, herritarrak eta kolektibo zehatzak prestatzea, deiak jasotzea, baliabideak koordinatzea, gorabeherak "in situ" konpontzea.
Hau guztia, teknologiarik aurreratuenak eta prestakuntza handieneko lantaldearekin.

 

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak zenbait lankidetza hitzarmen sinatu ditu babes zibilari dagokionean:

  • Euskal Gurutze Gorria.
  • Euskal DYA Federakundea.
  • Euskal Mendizale Federakundea.
  • Salbabide eta Laguntzako Bizkaiko Federazioa.
  • Salbamendurako Txakurren Euskal Taldea.
  • Euskal Espeleologoen Elkartea.
helicóptero
ambulancia PARTAIDE DENEKO ERAKUNDEAK
  • Euskadiko Herri Babeserako Batzordea.
  • Euskadiko Bide Segurtasunerako Batzordea.
  • Euskal Meteorologia Batzordea.
  • Larrialdietarako Osasun Garraiorako Sarea Arrazionalizatzeko Euskal Batzordea.
  • Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoa.
  • Arrisku Kimikoetarako Estatuko Batzordea.
  • Uholdeetarako Estatuko Batzordea.
  • Herri Babeserako Batzorde Nazionala.
  • Errepideetako Garraio Arriskutsuetarako Estatuko Batzordea.
  • Europako 112 Telefonoaren Estatuko Batzordea.
  • Lurralde Antolamenduaren bidez Prebentziorako Estatu Batzordea.
Azken eguneratzea: 2007/06/13