Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/08/07
BAT Basque Team-ek 500.000 eurotik gorako laguntza eman die Pekinen arituko diren euskal kirolariei
BAT-ek lagundutako kirolarien artean Atenasen domina lortu zuten Iker Martinez, Xabi Fernandez eta Asier Maeztu daude, emakumezkoetan lehen aldiz laugarren finala jokatuko duen Almudena Cidekin batera. 14 gipuzkoar, 7 bizkaitar eta 3 arabar izango dira Pekinen, guztira 14 kirol ezberdinetan. Fundazioak ordezkaritza berezia eramango du Txinara, Miren Azkarate BAT Basque Tema-eko presidentea buru duela.

BAT Basque Team-ek" 500.000 Euro baino gehiago banatu ditu ostiralean hasiko diren Joko Olinpikoetan parte hartuko duten euskal kirolarien artean.  Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak eta Euskal Irrati Telebistak BAT abian jarri zutenetik aurreneko pausoa eman du  fundazioak profesionala ez den kirolean erreferentzia bilakatzeko Euskadi mailan.
Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburuak BAT-en babespean arituko diren kirolarien inguruko xehetasunak eman ditu prentsaurrean gaur goizean Bilbon.

24 kirolari izango dira guztira, espainiaren ordezkaritza hartuta %8a, Atenas 2004ean urrezko domina lortu zuten Iker Martinez eta Xabier Fernandez (belan, 49er modalitatean) eta brontzezkoa eskuratu  zuen Asier Maeztu (txirrindularitza, jazarpen proban) besteak beste. Aipagarria baita ere Almudena Ciden parte hartzea, Joko Olinpikoetako historian lehen aldiz laugarren finala jokatuko baitu arabarrak (Atlanta'96, Sydney'00 eta Atenas'04).

Euskal ordezkaritza osatuko duten kirolarien artean  14 gipuzkoarrak dira, 7 bizkaitarrak eta 3 arabarrak. 14 kirol modalitatetan hartuko dute parte: atletismoa, badminton-a, eskubaloia, txirrindularitza, gimnasia erritmikoa, hockey-a, judoa, borroka librea, igeriketa, piraguismoa, taekwondo-a, tiro olinpikoa eta bela. Euskal Erkidego Autonomoak espainiako selekzioaren %8a eramango du Pekinera.

Diru laguntzak emateaz gain -21.000 Euro inguru Joko olinpikoetan parte hartuko duen kirolari bakoitzeko- BAT Basque Team-ek aholkularitza teknikoa eta medikoa eta formakuntza alorrean laguntza ere eman die kirolariei. Fundazioak, Naturgas Energia, La Caixa, Igualatorio Médico Quirúrgico eta Cespa Ferrovial babesle dituela, emaitzen araberako hautaketa egin du bekak jaso dituzten 24 kirolariak aukeratzeko.

Era berean, Txinako hiriburuan Irailaren 5etik 17ra jokatuko diren Joko paralinpikoetan Euskadik ordezkaritza zabala izango du, BATeko kide diren 10 kirolarirekin.

BAT Basque Team-en sorrerarekin Eusko Jaurlaritzak kirolaren aldeko apostua egin du, gure kirolariak goi mailako txapelketetan ordezkaritza handiagoa izan dezaten. Horrez gain Euskadiko enpresa pribatuak kirol mundura erakarri nahi ditu fundazioak, kirola baita Euskadiren Barne Produktu Gordinaren %1,9a.

KIROLARIAK KIROLA
 
MIKEL ODRIOZOLA Atletismoa
NAROA AGIRRE Atletismoa
YOANA MARTÍNEZ Badminton-a
JON BELAUSTEGI Eskubaloia
IKER ROMERO Eskubaloia
IÑAKI LEJARRETA Txirrindularitza
ASIER MAEZTU Txirrindularitza
UNAI ELORRIAGA Txirrindularitza
LEIRE OLABERRIA Txirrindularitza
ALMUDENA CID Gimnasia erritmikoa
MARÍA LÓPEZ DE EGUILAZ Belar Hockey-a
ROCÍO YBARRA Belar Hockey-a
BÁRBARA MALDA Belar Hockey-a
LEIRE IGLESIAS Judoa
MAIDER UNDA Borroka librea
BORJA IRADIER Igeriketa
ARANTXA RAMOS Igeriketa
MAIALEN CHORRAUT Piraguismoa
ANDER ELOSEGI Piraguismoa
JON GARCIA Taekwondoa
JUAN JOSÉ ARANBURU Tiro olinpikoa
AINHOA MURUA Triatloia
IKER MARTÍNEZ Bela
XABI FERNÁNDEZ Bela
 
Bilbo, 2008ko abuztuaren 8an