Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/07/29
Urrian www.euskaletxeak.net web orrialdea aurkeztuko da
Web berri hau oso erabilgarria izango da euskal gizataldeen arteko harremanak sustatzeko eta "memoria historikoaren" berreskurapenean

Mundu barrenean dauden euskal etxeen bost federazioen eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin urrian internet atari berria aurkeztu eta martxan jarriko da.

Atari honen helburua euskal gizataldeen artean eta Euskal Herriarekiko harremanak handitzea da. Horretarako berriak, foroak eta blog ezberdinak egongo dira. Aipagarria da ikus-entzunezko atal bat izango dela, bertan erabiltzaileek beraien bideo eta argazkiak publikatzeko aukera izango dutelarik. Beste aldetik "memoria historikoak" ere bere tartea izango du, Urazandi eta sortu nahi den argazki artxiboa kontsultatzeko aukera izango delarik.