Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Euskadiren ordezkaritzak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadiren Ordezkaritza Argentinan
 
Harremanetarako

Ordezkaritzaren egoitza

Ordezkaria: Mª Elisa Díaz de Mendibil Gómez de Segura
Helbidea: Alicia Moreau de Justo 846 3.solairua, 21.bulegoa.
Ciudad Autónoma de Buenos Aires
C1107AAR República Argentina

Tel.:    + 54 11  4120-0586tik 91tara
Fax-a: + 54 11  4120-0586

mailto: argentina@ej-gv.es


Aurkezpena

Kontinente amerikarra da euskal emigrante gehien erakarri dituen herrialdea, hain zuzen Euskaditik kanpora bizi diren euskaldunen % 80 bertan bizi dira. Kontinente amerikarraren barruan Argentina azpimarratu behar da: Argentina da Euskal Etxe gehien dituen herrialdea. Hain zuzen, gaur egun Eusko Jaurlaritzak ofizialki aitortutako 70 Euskal Etxe daude Argentinan.

Euskadiren eta Argentinaren arteko afektibitate harremanak eta kultur harremanak bestelako harreman ekonomiko eta sektorialen bidez aberastuz joan dira. Era berean, garai gogorrak iritsi direnean, harremanak estuagoak izan dira maila sozialean eta Euskaldunen Taldeei eman beharreko arretari dagokionez.

Beste alde batetik, kontuan hartuta nazioartean gero eta truke gehiago egiten direla eta gaur egungo globalizaziorako joera, eta kontuan hartuta makro eskualdeko egitura politiko berriak sortzen ari direla, hala nola MERCOSUR (Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguay biltzen ditu), gero eta nabarmenagoa da gainerako herri eta kulturekin batera nazioarteko antolamendu berriaren alde lan egiteko gogoa, eta ezinbestekoa da itun eta bitarteko berriak erabiltzea helburuak bete nahi badira.

Adierazitako guztia aintzat hartuta, otsailaren 11ko 24/2003 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzak bere ordezkaritza ireki zuen Argentinan. 2005. urtean, azkenean, Argentinako Errepublikako Gobernuak Euskadiren ordezkaritza ofizialki aitortu zuen; ondoren, Buenos Aires hirian ondasun higiezin bat eskuratu zen eta higiezin hori da, gaur egun, Euskadik Argentinan duen ordezkaritzaren egoitza.

Argentinan izandako ordezkaritzen ibilbidea laburra izan da zenbait kasutan, baina laburra izanik ere, lan handia egin dute. Horrela, Euskadi eta Amerikaren arteko lankidetza instituzionala egiteko joera edo jokabide berriak sustatu dira, eta horien artean bereziki azpimarragarria da hainbat arlotan egindako aldebiko lankidetza. Lankidetza horrek Estatuko gobernuen eta eskualdeko gobernuen artean Aditze Memorandumak sinatzea ekarri du.

Halaber, erakunde mailako hainbat zeregin antolatu dira, zuzenak zein zeharkakoak, Argentinan ospatzen den Euskal Astean parte hartu da eta Argentinako Gobernu Kontseilari eta Ministroekin hartu emanak izan dira, besteak beste Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza, Osasuna edo Hezkuntza bezalako arloetan.

Gainera, trukeak egiteko programa bat zehaztu da. Programa hori arlo desberdinetara zuzenduko da, besteak beste: Informazioaren Gizartea, Herrizaingoa, Kultura, Etxebizitza eta Gizarte Gaiak, edo Ingurumena eta Lurralde Antolamendua.

 


Funtzioak

Ondoren adierazi dira Euskadik Argentinan duen ordezkaritzari dagozkion funtzioak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Argentinan dituen gizarte eragileen arteko lankidetza sustatzea eta horien bilgune izatea.
  • Ikustaldiak, elkarretaratzeak eta informazio trukeak egiteko harreman organoa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreei Argentinan bilkurak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta horiei laguntzeko zentroa izatea.  
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu eta jarduerei buruzko aholkularitza teknikoa , orientazioa eta informazioa ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreek Argentinan izango dituzten beharrak aurreikustea eta proposamenak bideratzea.

 

Ordezkaritzaren Jarduerak
2006.ko Txostena
2006.ko Irudiak

Informazio osagarria:
Sorrera dekretua
Ekonomia eta enpresa jarduera

Azken eguneratzea: 2007/10/01