1) Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeko 10.1 artikuluan langileei dagokienez sail bakoitzari ematen zaizkion eskumenak betetzea, arau honetan beste organo bati espresuki ematen zaionean izan ezik.
2) Langileentzako trebakuntza eta hobekuntza planak eta programak lantzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenen kaltetan gabe.
3) Langileen arloan aurkezten diren errekurtsoen gaineko erabakiak izapidetzea eta proposatzea, funtzio publikoaren gain agintea duten organoei dagozkien eskumenen kaltetan gabe
-
Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatzea eta lantzea, horren segimendua egitea, erakunde autonomoen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek Sailak dituenekin bateratzea, aurrekontuetan egon daitezen aldaketen izapideak burutzea eta gastuen programei buruzko ebaluazioa egitea.
-
Sailaren ekonomia kudeaketa burutzea, informazio-sistemak, etengabeko ebaluazioa eta segimendua ezarriz eta mantenduz.
-
Banaketa fisikorako, lanpostuen ekipamenduari eta berritze eta hobekuntzarako obrei dagokienez, Saileko unitateek burutzen dituzten ekintzak gidatzea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzak arlo honetan dituen eskumenak kontuan hartuta.
-
Saileko dependentzietako barne-araubidearekiko ardura izatea eta zaintzea. Sailak duen ondarea eta ekipamendua administratzea eta zaintzea.
-
Erregistro orokorra, artxiboa, liburutegia eta Sailaren beste agiri-zentro batzuk antolatzea, gidatzea eta kudeatzea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagozkion eskumenen kaltetan gabe.
-
Saileko zerbitzuen eta lan-sistemen eta metodoen barne eraketari eta arrazionalizazio eta informatizazioari buruzko proposamenak lantzea, Saileko gainontzeko organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo agintedunekin batera lan eginez.
-
Saileko Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea, Prebentzio Zerbitzuari dagozkion aginpideak kontuan hartuta.
-
Hala eskatzen denean, Sailari dagozkion xedapen orokor eta erabakiei buruzko proiektuak gertatzea eta lantzea, agintedun organoek onarpena eman baino lehen. Horien ondoriozko administrazio-espedienteak zaintzea ere badagokio.
-
Sailarenak diren gaiak, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Jaurlaritzako Batzordeen iritzipean jarri behar direnak, bidaltzeko izapideak egitea; eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizialen batean argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-ekintzak bidaltzea.
-
Sailean sor daitezkeen gaiei buruzko ikerketak egitea eta txostenak lantzea beste zerbitzu edo organo batzuen ardurapekoak ez direnean. Zaintzea eta bideratzea ere badagokio.
-
Beste sail batzuekiko eta Sailarekin harremanak dituzten beste erakunde edo entitate batzuekiko komunikazio-organoa izatea eta zuzendaritza honek egitekoak izendatuta dituen gaiak aztertzeko xedea duten sailarteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren gai propioak direnetan, sail guztiei oro har izendatuta daudelako eta guztientzakoak direlako, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion egitekoak indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera. Saila antolatzea, informatika eta oro har, aholkularitza juridikoa eskaintzea bertako gainontzeko organoek berenganatuta ez dituzten gaietan, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak arlo honetan izendatuta dituen eskumenen kaltetan gabe.
-
Sailaren gastua baimentzea, eskumen hori dekretu honetan sail honetako beste organo bati ematen ez bazaio.
300.000 eurotik gorako hasierako aurrekonturik ez duten kontratuetan eta hitzarmenetan —kontratuzko helburua eta izaera dituztenetan— Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren kontratazio organoari dagozkion ahalmenak erabiliko ditu Zerbitzu Zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuarekin bat etorriz, baldin eta arau honetan beste organoren bati beren beregi esleitzen ez bazaizkio.
a) Administrazioa modernizatu eta eraberritzearen arloan eskudunak diren organoek xedatutako ekimenak eta jarraibideak garatu eta exekutatzea; betiere, Sailaren eremuan aipatu gaiari dagokionez Jaurlaritzaren programako aurreikuspenak garatzeko helburuarekin.
b) Indarrean diren erabaki eta arauekin bat etorriaz, Europar Batasuneko politikak eta arautegiak aplikatzeko, Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea koordinatu eta garatzeko neurriak exekutatzea.
c) Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzearren, Saileko arlo eta zuzendaritzak eta erakunde autonomoak, entitateak eta atxikitako organoak bultzatu, koordinatu eta laguntzea.
d) Herritarrak informatu eta atenditzeko Sailak dituen zerbitzuen funtzionamendu ona ziurtatzea (Arreta, 2. eta 3. mailak), eta bai Jaurlaritzak herritarrak atenditzeko duen zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak egoki egituratzea ere, betiere bere eskumenpeko gaietan mintzakide operatiboak ziurtatuaz.