Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A Mailako Adostasunaren Azalpena


Finantza Zuzendaritza

 

Titularra: Miguel Bengoetxea Romero
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019019 Ext. 19019
Faxa945019020


Egitekoak

  • Indarrean dagoen legeriaren arabera, Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatiben antolaketa, mendekotasun araubide eta araubide juridiko propioari dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren esku dauden egitekoak, Dekretu honetako 18. artikuluko 1.b.1) paragrafoaren baitan daudenak izan ezik. Bereziki, erakunde horiek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainikuskaketa.
    Nolanahi ere, Zuzendaritza horri dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Entitateen Erregistroen kudeaketa, zaingoa eta jarduna, eta, hala behar denean, beren zuzentza organoetako goi-karguena.
  • Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzko uztailaren 16ko 178/1996 Dekretuak finantza-politika eta finantza-entitateekiko harremanetarako eskumenak dituen sailari ematen dizkion egitekoak, Autonomia Erkidegoaz kanpoko Administrazioekin erlazionatutakoak izan ezik, horiek sailburuari baitagozkio.
  • Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuak diruzaintza alorreko eskumenak dituen sailari emandako egitekoak, ordainketa-aginduak bereziki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko I. tituluko II. kapituluaren babespean itundutako diruzaintza-eragiketen kudeaketa.
  • Borondatezko epean, diru-bilketaren kudeaketa zuzentzea zergagarriak ez diren zuzenbide publikoko diru-sarrerei dagokienez (prezio publikoak izan ezik); epe exekutiboan, diru-bilketaren kudeaketa edozein kontzepturi dagokionez, horren zuzentza eta gainbegiraketa ere barne. Ondorio horietarako, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren Dirubilketari buruzko Arautegian diruzaintzako alorrean Sailari egotzitako eskumen guztiak dagozkio, salbu zorrak geroratzeari eta zatitzeari buruzkoak.
  • Euskadiko Zor Publikoaren eta kreditu- eta mailegu-eragiketen kudeaketa osoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 32.1 eta 34.2 artikuluetan aipatzen denaren arabera; sailburuak baimendutako zorpetze-eragiketek zein ezaugarri izango duten zehaztea, lege horretako 27. artikuluarekin bat etorriz; eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen zorpetze-eragiketak baimentzea, lege bereko 35. artikuluarekin bat etorriz.
  • Emandako Bermeen Erregistroaren kudeaketa eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak bermeak emateari buruzko martxoaren 18ko 54/1997 Dekretuak Erregistro horren organo kudeatzaileari ematen dizkion egitekoak. Hala ere, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta baltzu publikoek bermeak eman ahal izateko baimena sailburuari dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa ezartzeari buruzko martxoaren 9ko 159/1999 Dekretuaren arabera Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion guztiak. Arau-hauspen sano larriengatik zehapenak ezartzeko ahalmena, ordea, sailburuarena da.
  • Finantzen, finantza-entitateekiko harremanen eta Diruzaintzaren gaietan eta horiei buruz erabakitzea bere esku ez dagoen kasuetan, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion prozedura guztien izapideketa; indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein egiteko ere bai.
  • Erregistroak arteztea, jardueren jarraipena, ikuskapena, zigor-espedienteen izapideketa eta aseguru-bitartekarien arloan burutu beharreko gainerako guztiak, salbu Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari esleitutakoak eta diplomak ematea, azken hori sailburuari baitagokio.
  • Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko arautegia betetzearena kontrolatu, gainbegiratu eta ikuskatzea; betiere, gizarte-aurreikuspeneko erakundeen kaudimenari eta jarduera ekonomiko eta finantzariari dagokionez eta bere gobernu-organoen antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak dituen eskumenak errespetatuta.
  • Gizarte-aurreikuspeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bidali behar dioten dokumentazio ekonomiko-finantzarioa arautu, garatu, aztertu eta gainbegiratzea.