|
Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.
Zure erosotasunerako, lizitazio prozesua Internet bidez egin dezakegu Kontratazio Publiko Elektronikoaren Sistema erabilita.
Aste gutxiren buruan jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak espediente hauek kontratatzeko lizitazioa:
- Osakidetza:
- Levofloxacino (DOE) bide Parenteralekoa eta bide Ahozkoa.
- Midazolam (DOE) bide Parenteralekoa eta bide Ahozkoa.
- Herrizaingo Sailak:
- Herrizaingo Sailaren bidaiak antolatzeko zerbitzuak kontratatzeko.
- SPRI:
- Prozedura mugatua erabiliaz eta lehiaketaren bitartez esleituko den“Metaposta izeneko aplikazioaren diseinu, garapen eta ezarpenen zerbitzuak kontratatzeko espedientea”. Euskadi Informazioaren Gizartean deituriko Planeko proiektu bat dena.
- Prozedura irekia erabiliaz esleituko den“Metaposta deituriko sistemaren irudi korporatiboa espedientea”. Euskadi Informazioaren Gizartean deituriko Planeko proiektu bat dena.
- EJIE:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistrorako zerbitzu telematiko berriak garatzea.
- www.euskadi.net izeneko webguneko kontratazio administratiboaren gaikako gunean argitaratuko den “Kontratatzailearen Profilaren” bertsio aurreratua (2. bertsioa) garatzeko.
- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak:
- Euskal Turismoaren 2008.urteko Festa antolatu, prestatu eta burutzeko.
- Informatika materiala erosteko.
- Egutegi bat egin eta banatzeko.
Espediente horiek Lizitazio Elektronikoaren bidez egin daitezke, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lizitazio elektroniko sistema erabiltzera gonbidatzen ditu espedientea interesatzen zaien enpresak, modurik erosoena eta seguruena baita.
Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko informazio guztia web gune hauetan dago: www.kontratazioa.info edo www.euskadi.net/kontratazioa/
Era berean, gogorarazi nahi dizugu Kontratazio Elektronikoko Erabiltzaileen Zentroa zure zerbitzura dagoela 012 zenbakian (Zuzenean) eta horko teknikariek lagun zaitzaketela lizitazio elektronikoaren prozesuan.
Eusko Jaurlaritzak bere balizko hornitzaileen artean kontratazio elektroniko motak hedatzeko gogoa duela adierazi nahi dizugu berriro ere, eredu hori Administrazioarentzat eta Euskal Enpresentzat ona izango delakoan.
Informazio gehiago
|