Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Bloga: zure eguneroko pertsonala


Zelan sortu blog bat
Edukiak
Blogger-en hizkera
Esteka interesgarriak

Blogak modan daude. Bitakora bezala ere ezagutzen dira, eta Interneten edukiak argitaratzeko modu errazena eskaintzen digute. Edozein eratako edukiak idatzi ditzakezu, bai albisteak, artikuluak, edozein gairi buruzko iruzkinak, zein zure esperientzia eta hausnarketak ere. Blog batekin zure tokia eduki dezakezu Interneten, zuk nahi dituzun gaietaz luze eta zabal mintzatzeko.

Beraz, blog bat ('weblog' hitzaren laburdura da 'blog') webgune pertsonal bat da, aldizka eguneratzen dena eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.

Ez zara informatikan aditua izan behar blog bat sortzeko. Oso erraza da. Halere, jakin ezazu bitakora bat edukitzea ez dela "benetako" web bat edukitzea bezalakoa. Blogak bere mugak ditu, baina nahikoa izango duzu gauza askotarako. Eta gainera ez duzu ezer ordaindu beharrik izango!

Uste da gaur egun 32 milioi blog existitzen direla eta, egunero, 12.000 inguru sortzen direla.


Zelan sortu blog bat

Hainbat zerbitzari aurkitu ditzakezu sarean zure bloga modu erraz batean eta dohainik sortzeko aukera ematen dizutenak, aurrez diseinatutako txantiloien bitartez. Hauexek dira aintzindarietako bi:


Blogger logoBlogger: dohainezko zerbitzari erabilerraza da. Programazio kontuetan ezertxo ere jakin gabe Interneten argitaratzeko aukera ematen dizu. Eta HTML hizkuntza menperatzen baduzu, askozaz hobe, zure gustura pertsonalizatu ahal izango duzulako bloga.

Blogalia logoBlogalia: Ez dauzka Blogger-ek dituen aukera aurreratuak, baina guztia gazteleraz dago.


Zure bloga euskaraz sortzeko aukera ematen dizuten zerbitzariak ere badaude:


Blogari logoBlogari


Blogak logoBlogak


Mundua.com logoMundua.com


Eibar.org logoEibar.org


Goiena.net logoGoiena.net

 

Behin zure zerbitzaria aukeratuta, erregistratu egin behar zara bertan. Hortik aurrera guztiek jokatzen dute antzera: zure erabiltzaile hitza aukeratu behar duzu, pasahitza, blogaren izena, gustukoen duzun diseinu txantiloia eta hortxe duzu.

Artikulu berri bat argitaratu nahi duzun bakoitzean zure zerbitzarira sartu beharko zara, identifikatu eta idatzi. Eta kontuan eduki ezazu testuak idazteaz gain argazkiak, bideoak, audio artxiboak eta abar ere sartu ditzakezula zure blogean. Horretarako oso baliagarri izango zaizkizu helbide hauek:


Flickr logoFlickr: para alojar fotografías gratis y que aparezcan en tu blog.


Youtube logoYoutube: para alojar videos y mostrarlos después en tu blog.


Edukiak

Bitakoretan jorratzen diren gaiak oso ugariak dira, beraien sortzaileak bezain ugariak. Funts handirik gabekoak, literarioak, filosofikoak, politikari buruzkoak, nartzisistak era guztietakoak daude. Horien artean, batzuk, egilearen minutuz-minutuko bizitza kontatzen duten benetako egunerokoak ere aurkitu ditzakezu.

Blogger gehienek beraien ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dituzte blogak. Halere, askok, eta kasu askotan baita enpresak ere, mundu osoko internet erabiltzaileei beraien iritziak helarazteko ere erabiltzen dituzte.

Ez ezazu ahaztu blog baten helburu nagusia ahalik eta internauta gehien erakartzea dela, blogean sartu, testuak irakurri eta iruzkinen bat utzi dezaten.


Blogger-en hizkera

Blogetan hizkera berezia erabiltzen da, eta hizkera hori ezagutzen ez baduzu pixka bat galduta ibili zaitezke. Hementxe duzu mundu hau hobeto ezagutzen lagunduko dizun hiztegitxo bat:

  • Blog: aldizka eguneratzen den webgune pertsonal bat eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.
  • Blogger: blog formatuko argitalpenak idatzi eta kudeatzen dituena.
  • Blogosfera: irizpide bereziren baten arabera (kokapena, gaia, hizkuntza) multzokatutako blogak. Adibidez: euskal blogosfera, blogosfera zientifikoa, blogosfera politikoa
  • Post: argitaratzen den artikulu bakoitza.
  • Fotoblog: argazkiak argitaratzeko erabiltzen den blog bat.
  • Tenplate: erabilera errazeko diseinu-txantiloia.


Esteka interesgarriak

. Blogen bilatzailea
. Trukuak, herramintak eta html kodeak blogger-entzat
. Blog erabiltzaileentzat laguntza

 

Azken eguneratzea: 2006/07/13