Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W·C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskara nola txertatu gure enpresan? Enpresa industrial ertain baten adibidea

 

 

 

Glosarioa

Ardatza: EME egituratzen duten hiru gai nagusietako bakoitza. Honako hauek dira ardatzak:

  • Enpresaren irudia eta komunikazioa
  • Kanpo Harremanak
  • Barne Harremanak

Ardatz bakoitzak hainbat maila biltzen ditu bere baitan, erabiltzaileari ikuspegi zehatzagoa izaten laguntzeko.

Eragin-gunea: euskara plana gauzatuko den enpresa-atala. Atal bat edo batzuk izan litezke, edota enpresa osoa ere bai. Atal horietako langileek parte-hartze zuzenagoa eta aktiboagoa izaten dute, gainerako langileen aldean. Adibidez, Arruti S.L.ren kasuan, pertsonala gestionatzeko agiri orokorrenak lantzeko, Giza Baliabideen atalak parte hartu zuen eta bertako langileek erabilera-talde, trebakuntzan edo bestelakoetan hartu zuten parte.

Erreferentzia Marko Estandarra (EME): funtsean laguntza koadro bat da, enpresa nahiz erakunde batean hizkuntza non eta zertan erabiltzen den erakusten duena modu ordenatuan. Zer landu daitekeen erakusten du, euskararen presentzia edo erabilera handitu nahi izanez gero. Laguntza-koadroaz gain, nola landu jakiteko Eskuliburu bat ere egin da, pauso nagusiak, eragileak, etab. biltzen dituena. Horiek guztiak errazago erabili eta aplikatzeko, tresna informatiko sorta bat ere landu da.
Horiek guztiek osatzen dute EME.

Ardatz bakoitzak hainbat maila biltzen ditu bere baitan, erabiltzaileari ikuspegi zehatzagoa izaten laguntzeko.

Euskalduntze-alfabetatzea: Erdal hiztunak helduaroan euskara ikasteko prozesuari esaten zaio, bereziki, euskalduntzea. Prozesu osoak 12 urrats ditu (3 mailatan bilduak).
Alfabetatzea, berriz, heldu euskaldunak euskaraz idazten eta irakurtzen ikasten duen prozesuari esaten zaio (bi urrats ditu).
Ohiko euskara-eskola presentzialen bitartez (euskaltegian nahiz enpresan bertan) edota autoikaskuntzako metodoen bitartez bideratu ohi dira.

PDCA zikloa: Etengabeko Hobekuntzan erabiltzen den zikloa da, oinarrizko lau urrats dituena: planifikatzea, egitea, emaitzak neurtzea (datuetan oinarrituta betiere), eta doitzea.

Trebakuntza: Berariazko hizkuntza-prestakuntza da, langilea bere lan-eginkizunak euskaraz egiten treba dadin eman ohi dena. Ohiko euskalduntzea eta alfabetatzea baino espezifikoagoa da, baita laburragoa ere.
Ikastaro berezien bidez (Alor komertzial eta administratiboko euskara, esaterako), lanpostuko trebakuntzaren bidez, edota hobekuntza-taldeetan horretarako hartutako tartetxoaren bitartez gauzatu ohi da gehienbat. Banaka edo taldeka eman daiteke.


Urteko Kudeaketa Plana: Erabaki estrategikoak garatzen eta zehazten dituen plana da, bereziki epe laburrean garatzen dena (urtebetean, normalean).

Autodiagnostikoa