Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W·C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskara nola txertatu gure enpresan? Saltoki handi baten adibidea                                                                                   

 

 

 

Emaitzen neurketa eta ebaluazioa

Merkel-Barakaldok bi ebaluazio-mota aurreikusi zituen, enpresako gainerako planetan aurreikusten zituen berberak, bata urtez urtekoa eta bigarrena plangintza-aldi osoa amaitu ostekoa. 

Helburuak betetzen eta plana egoki garatzen ari zela bermatzeko, enpresak eragile batzuk izendatu zituen: koordinatzailea eta euskara batzordea.
Horiez gain, Gerentziak ere ohiko kontrola eta jarraipena egin zuen urteko gestio planaren bidez, enpresaren beste proiektu bat zelako.

Izendatutako eragileetara itzuliz, eta EMEren eskuliburuan jasotakoari jarraiki, honako hauek izan ziren, labur-labur,  koordinatzailearen egitekoak:

  • Euskara planaren ardura eta ekintzen koordinazioa burutzea
  • Euskara planaren baliabide eta kostuen kudeaketa eta kontrola eramatea
  • Euskara planaren prozesuaren berri ematea Zuzendaritzari
  • Euskara plana garatzeko informazio eta bitartekoen premiak identifikatzea, eta horiei erantzuteko ekintzak gauzatzea
  • Euskara batzordea lideratzea eta zuzentzea

Koordinatzaile lanerako Administrazio arduraduna aukeratu zen, enpresa eta langileak ondo ezagutu eta aldeko jarrera zuen pertsona eragilea zelako, eta goi-karguen konfiantza bazuelako. Bere lan-arduren artean euskara planarena izatea aurreikusi zen, eta horretarako lan-ordu kopuru bat gorde zen.

Euskara-batzordearen eginkizunak berriz, honako hauek izan ziren, labur-labur:

  • Euskara planaren helburuen, ekintzen eta epeen jarraipena egitea eta, behar izanez gero, ekintza zuzentzaileak proposatzea, koordinatzailearekin batera.
  • Euskara planaren komunikazioa egitea. 
  • Erakundearen hizkuntza-egoera zertan den jakiteko informazioa ustiatu eta ondorio nagusitara iristea. Helburu posibleen proposamena egitea zuzendaritzari, koordinatzailearekin batera.
  • Euskara planaren bidez lortuko denari eusteko sistematika lantzea eta koordinatzailearekin batera, zuzendaritzari  aurkeztea.


Euskara-batzordea osatzeko koordinatzaileaz gain, Informazio Guneko arduraduna, sindikatu nagusiko ordezkaria, eta erabilera-taldeko kide bat, azken hau pertsona bereziki eragilea zelako. Horiekin batera kontratatutako euskara-teknikari aritu zen, planaren ardura teknikoa bere gain hartuz.

Euskara-batzordea hiru hilabetez behin bildu ohi zen, ordu eta erdi irauten zuten bileretan, eta aztergai nagusiak hauek ziren:

  • Merkeleko beste hipermerkatuekiko eta Boulevard Merkataritza Gunearekiko koordinazioa
  • Helburuen bilakaera .Erabilera-taldeak landutako agiriak eta bestelako proposamenen gaineko azterketa eta erabakia
  • Ikasketa-prozesuen eboluzioa; ikasten ari zirenak hizkuntza-ohitura berriak hartzeko prozesuaren jarraipena
  • Erabaki beharreko gaien aurkezpena Zuzendaritzari
  • Helburu berrien proposamena, nagusiki egingarritasun-, eraginkortasun- eta kostu-irizpideen arabera.
  • Planaren komunikazio-saioak.


2007ko amaieran, urte horretarako finkatutako helburuak  zenbateraino bete ziren ebaluatu zen. Bete ote ziren ez ezik, emaitza sistematikoak, iraunkorrak ere izango zirela bermatu nahi zen. Horretarako, besteak beste, planean finkatutako adierazleen eboluzioa aztertu zen ardazka.

Jarraian, gehiegi ez luzatzearren, Lehen ardatzean urtebetean lortu ziren emaitzak aurkeztuko dira.
Koloreen esanahia hauxe da:
 

 

Guztiz bete da

 

Ondo bete da, baina ez guztiz

 

Erdizka bete da

1. ARDATZA: Merkel-Barakaldoko Irudia eta Komunikazioa:

HIZKUNTZA PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA

Helburuak /adierazleak

Lortu nahi den egoera

Betetze-maila

Oharrak

Kanpoko errotulu finkoak: aparkalekukoak, direktorioak, norabidezko seinaleak eta bestelakoak.

Segurtasun mezuak

 

Ele bietan

 

 

Sarrera eta harrerako errotulu finkoak: ongietorrizkoak, ordutegiak, segurtasunezkoak. Aurrera/tira/bultza… gisakoak. Horma-irudiak

 

Ele bietan

 

 

Saltoki-sekzioak identifikatzeko errotuluak, eta antzekoak.

 

Barruko bulegoetako errotulazio korporatiboa: direktorioak eta guneen identifikazioa

Ele bietan

 

 

Sarreran eta harreran jendeari, oro har, zuzendutako ohar eta jakinarazpenak, aldakorrak

Ele bietan

 

 

Publizitatea:

-Etxez etxeko publizitatea

-Eskaintza-kartel mutuak

-Eskaintza berezien kartelistika

-Publizitate panel handiak

-Errotulu elektronikoak

-Itsasgarriak

 

Ele bietan edo euskaraz gaztelaniaz bereizita

 

 

Komukabideetako publizitatea:

-Irratia

-Prentsa

 

Ele bietan

 

 

Marketingeko ekimenak:

sariketa eta zozketetako txartelak.

Bezeroen fidelizazio-txartelak

Ele bietan

 

Txartelak eleanitz

 

 

 

Harrera

Helburuak

Helburu den egoera

Betetze-maila

Oharra

Informazio gunea edo Harrera Nagusia: harrera-lana

Bezeroaren hizkuntza aukera bermatzea

 

Trebakuntza saio gehiagoren beharra

Megafonia

Mezu batzuk euskaraz eta gaztelaniaz

 

 

Aurreko oharra

Girotzeko musika

Euskal musikak tarte bat

 

 

Erantzungailuetako hizkuntza

Euskaraz

Gaztelaniaz

Ingelesez

 

 

Urteko ebaluazio honen emaitza kuantitatiboekin eta bestelako alderdi kualitatiboekin  ebaluazio-txostena landu zen. Emaitza horiek sistematizatzeko lantzen ari ziren irizpideen berri ere jaso zen.

Horiez gain, daturik adierazgarrienekin informazio-orrialde bat landu zen, langileei banatzeko eta proiektua sozializatzeko.
Komunikazio-planaren ohiko komunikazio-bileretan ere, emaitzen berri eman zen.

Autodiagnostikoa