Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Agiri-ereduen bankua


Helburua
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak agiri-ereduen banku hau sortu du. Bertan, enpresetan eta negozio pribatuetan ohikoak diren ereduak eskura jartzen ditu euskaraz eta ele bietan, nahi duen orok modu errazean baliatzeko moduan.

Helburua argia da: enpresei eta negozioei euskaraz tresna eta baliabide eraginkorrak eskaintzea euskaraz lanean aritzeko ahalegina errazteko asmoz. 


Edukia
Esparru sozioekonomiko pribatuko kanpo-harremanetan zein barne-harremanetan arruntak diren hainbat agiri-eredu daude prest. Ardatz horiez gain erakundearen irudiarekin edota hizkuntza-paisaiarekin lotutakoak ere badira erabilgarri.

Agiri-ereduen aurkibidea  (pdf, 71 Kb)


Metodologia
Agiri-ereduen txantiloiak ditugu aplikazioaren ardatz, bai euskaraz baita ele bietan ere; eta ordenagailura deskargatzeko, edota inprimatzeko aukera dago. Norberak molda ditzake beharren arabera. Aldi berean, txantiloi horien erakusgarri diren adibideak ematen dira eginik, euskarri-baldintza berdinetan.

Horrez gain, agiri-eredu bakoitzari egokitutako azalpen zehatzak eta praktikoak bildu dira euskaraz eta gaztelaniaz, agiri-ereduok bete ahal izateko lagungarri: definizioa, egituraren eskema eta atalak, atalen edukiaren azalpenak eta adibideak, hizkuntza-aholkuak, estilo-aholkuak, fraseologia, laburtzapenak…

 

Azken eguneratzea: 2007/05/28

Autodiagnostikoa