Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

HPSren finantzazio-lerroa

Urteko deialdia

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 1997az geroztik, eta berariaz 2000tik, urteko deialdiaren bidez entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du. Handik hona, halere, finantzazio-lerro horren ezaugarriak, baldintzak eta prozedurak aldatu eta egokitu izan dira.

Finantzazio-lerroa, azken batean, eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko diru-baliabidea da, lehen eta orain.

Zehazkiago,  euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan gauzatu ahal izateko berariazko diru-baliabidea izan nahi du.

2011ko deialdia

LanHitz deialdiaren bidezko diru-laguntzen onuradunak pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan daitezke.

Proiektuaren autofinantzazioak gutxienez % 40koa izan behar du. Gainerako % 60rainoko diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok helburu bertsurako eman ditzakeenekin. Gehienez ere 50.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete eskatzaileek. 

EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen erabilera-planaren diseinua eta kudeaketa-plana lagunduko dira diruz deialdi honen bidez.

Donostian maiatzaren 9an egindako aurkezpen-bileran erabilitako materiala:

  • Lanhitz 2010 deialdiari buruzko datuak eta 2011ko deialdiaren inguruko informazioa (pdf, 320 KB).
  • 2010ean egindako gogobetetze-inkestaren emaitzak (pdf, 546 KB).
  • Planhitz aplikazio informatikoan 2011rako egindako hobekuntzak (pdf, 984 KB).

 

2011ko Agindua  (EHAA, 2011-05-10)

2011ko Ebazpena (EHAA, 2012-01-13)

Zuriketarako materiala:

  • Balantze ekonomikoa, E eranskina (word, 336 KB)
  • Justifikazio-kontu erraztua, F eranskina (word, 412 KB)
  • Zuriketa-txantiloia, egindako itzulpenak, ikastaroak eta bestelako gastuak zerrendatzeko (excel, 64 KB)
  • Berrikuntza eta Web 2.0 euskaraz egitasmoen oroitza-eredua (word, 48 KB)
  • Software-egitasmoen IKT fitxa (word, 88 KB)

Jasotako diru-laguntzak zuritzeko epea 2012ko urtarrilaren 31n amaituko da.

 

Informazio osagarria

- LanHitz aplikazio informatikoan alta emateko fitxa (doc, 40 kB).

- LanHitz aplikazio informatikoa betetzeko jarraibideak (pdf, 197 KB)

- Adierazle-sorta (doc, 184 kB).

- Berrikuntza eta Web 2.0 euskaraz egitasmoei buruzko oinarrizko informazioa (pdf, 30 KB).

 

 

Aurreko deialdiak

 


 

Azken eguneratzea: 2012/01/13

Autodiagnostikoa