Euskararen presentzia eta erabilera lan-munduan areagotzeko neurriak eta ahaleginak taxutzeko eta esparru honetan bideratutako hizkuntza-politika ahalik eta eraginkorra izateko, ezinbestekoa da egoera ezagutzea eta ebaluatzea.
Hori horrela, esparru sozio-ekonomikoko egoeraren erretratu zehatzagoa izatearren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbat azterlan egin ditu.
Lehen azterlanak enpresa handien hizkuntza-egoera ezagutzea du helburu. Azterlan horretan 100 langile edo gehiagoko enpresetan euskararen erabilera zer-nolakoa den neurtu da.
Egoeraren deskribapena osatzeko beste bi azterketa egin dira: txikizkako saltokietan lehendabizikoa, eta jatetxe eta tabernetan, bigarrena.
Azterlan hauen daturik esanguratsuenak EAS hizkuntza-adierazleen sisteman daude eskuragarri. Txostenak osorik nahi izanez gero, honako ataletan daude:
Bestetik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, aurrerago, 2006 eta 2007 urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eremu publikoan zein pribatuan hizkuntza-paisaiaren azterketa zabala egin zuen eta berriki horren emaitzak aurkeztu ditu.
|