Aplikazioa finantza-etxeen lana errazteko sortu da, eta erakundeek modu arin eta eraginkorrean euskararen erabilera neurtzeko adierazleak kudeatu ditzaten. Helburua, beraz, honako hau da:
- Neurtu nahi den gunearen arabera galdetegiak sortu ahal izatea.
- Gunez guneko datuak jaso ahal izatea.
- Guneei buruzko hainbat kontsulta eta txosten egin ahal izatea.
- Erakundeak euskararen erabilera hobeto kudeatzeko aukerak hobeto identifikatu ahal izatea.
Neurgailua erabiltzeko, honako aplikazio hauek instalatu behar dira:
- Java Makina birtuala: Java Runtime environment 1.6
- Aplikazio-zerbitzaria: Tomcat 5.5.27
- Datu-base zerbitzaria: MySQL 5.1
Neurgailua:
Neurgailua, beraz, software librean eginda dago eta kode irekian zabalduko da.