Hizkuntza politika aurrera begira: HPSren 2005-2009 egitasmoa (pdf, 764 Kb)
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2009 egitasmoa osatu zuen indarrean den legegintzaldiaren lehenengo hilabeteetan.
Bertan, euskararen lege-oinarriak eta hizkuntza politikak daraman orain arteko bidea, EBPNren garapena bereziki, aintzakotzat hartuta, tresneria egokitzat eta egun oraindik baliagarritzat jo ditu biak ere, bai edukiei baita helburuei dagokienez.
Ondoren, lan-ildo eta lehentasun batzuk berriz definituko lituzkeen hausnarketa egin beharrekoa dela iritzi eta, helburu orokorrak modu eraginkorrago lortzearren, jardunbide nagusiak finkatzen ditu:
Eremu sozioekonomiko pribatuari dagokionez, euskararen erabilera areagotzeko ordura artekoak baino estrategia sistematizatuagoak eta errealistagoak erabiliz etorkizunean emaitza eraginkorragoak erdiesteko asmoarekin eta sinesmenarekin ezarritako lan-ildoak eta egitekoak dira:
-
Elkarte eta erakundeen inplikazioa eta parte-hartzea areagotu: enpresari-elkarteak, merkataritza-ganbarak, sindikatuak, lanbide elkargoak, lanbide heziketarekin eta etengabeko prestakuntzarekin lotura dutenekin, lan-munduarekin harremana duten Eusko Jaurlaritzako sailak…
-
Herri-administrazioen arteko lankidetza koordinatu, giza eta diru-baliabideak optimizatzeko asmoz.
-
Sektoreen araberako programak bereiztu eta garatu, haien ezaugarri desberdinak aintzat hartuta: industria-enpresa handiak, txikiak eta ertainak, establezimendu komertzial handiak, txikizkako saltokiak, ostalaritza (tabernak eta jatetxeak), finantza- eta aseguru-etxeak.
-
Enpresetan euskararen erabilera-planak sustatu, kasuan kasuko egoera soziolinguistikoa abiapuntua izanik.
-
Egoeraren diagnostikoa eta ezagutza sakonagoa izan
-
Euskara-planak diseinatzeko Erreferentziazko Marko Estandarra finkatu
-
Euskara-planak kudeatu eta garatu ahal izateko HPSk eskaini behar dituen tresnak, zerbitzuak eta produktuak sortu eta zabaldu.
-
Enpresetako euskararen erabilera indarrean diren kalitate-parametroen arabera modu sistematizatuan ebaluatzeko eta aitortzeko prozedura finkatu.
-
Euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleak zehaztu. Halaber, datuak biltzeko sistema eraiki (EAS).
-
Finantzazio-lerroa aztertu eta, hala dagokionean, berregokitu
-
Eremuko legeak garatu
-
Plan estrategikoetan hizkuntza irizpideak txertatu
-
Hizkuntza normalizazioaren inguruko sentsibilizazio-jarduerak eta komunikazioa sustatu eragile soziekonomiko nagusiei begira.
|