Euskararen presentzia eta erabilera handitzen lagunduko dizun plana, enpresaren neurrira egina, eta euskarari bere tokia egiten lagundu behar diona, bai orain, baita etorkizunean ere.
Euskara-planaren helburu nagusia erabilera areagotu eta berau erakundearen kulturan edo sistematikan integratzea denez, kudeaketa-eredu estandar horiek aintzat hartu eta bereganatu egin behar izan ditu, baina bere premietara dimentsionatuta betiere.
Dena dela, planari ekiten ez badiozu, jakin ezazu aldeko hainbat ekintza soilak ere aurrera eraman ditzakezula.
6/2003 Legearen (pdf, 216,26 kB) eraginpeko erakundeen kasuan, legezko betekizunak zein eremutan gauzatzen diren identifikatu eta betetze-maila zein den egiaztatu beharko du, egoera soziolinguistikoaren azterketaz baliatuta.
Euskara-plana erakundeak hainbat urteren buruan lortu nahi dituen ardatzak, eremuak eta egitekoak, biltzen dituen agiria da. Urte anitzeko euskara-plana, urtez urteko ekintza edo kudeaketa-planetan zatikatuko da, eta hor jasoko dira gutxienez, erakundeak bideratuko dituen ekintzak. Hauek ere baliabide informatikoz egin ahal izango dira, eta aurretik diagnostiko-fasean aplikazio informatikoan jasotako informazioaren gainean landuko dira.
Urte anitzeko euskara-planean honakoa finkatuko du enpresak:
Euskara-plan hori urtez urteko kudeaketa-planen bidez garatuko da.
Enpresaren zuzendaritzak onartu beharko du euskara-plana, dagozkion arduradunak izendatu, epeak eta bilakaera-adierazleak zehaztu, eta beharrezkoak diren baliabideak esleitu plana behar bezala gauza dadin.
Hobetzeko planteatzen diren helburuak, begiz jotzen diren ekintzak eta espero diren emaitzak, koherenteak eta erakundearen neurrikoak izan beharko dute.