1978ko Konstituzioak estatuko hizkuntzen oinarrizko arauketa ezartzen du 3. artikuluan:
3. Artikulua.
1.- Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.
2.- Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz.
3.- Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultur ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du.
Artikulu horretan jasotakoaren babesean, zenbait Autonomia Estatututan bertako hizkuntzari ofizialtasuna aitortu izan zaio autonomia erkidegoko lurraldean, gaztelaniarekin batera. Euskara bi Autonomia Estatututan aipatzen da:
Estatuko hizkuntzak Konstituzioko 20.3 artikuluan aipatzen dira ere:
Legeak arautuko ditu estatuaren nahiz bestelako erakunde publikoen menpeko gizarte-komunikabideen antolakuntza eta parlamentu-kontrola, eta adierazgarri diren gizarte-talde eta talde politikoei bermatuko die haietan parte hartzea, Espainiako gizarte-aniztasuna eta hizkuntzak errespetatuz.
|