Hizkuntzei dagokienez Autonomia Estatutua da funtsezko araua. Bertan xedatzen da Autonomia Erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizial bi izango direla: euskara eta gaztelania.
Bi hizkuntzen erabilera arautzeko, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea onartu zen. Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden administrazio guztiei eragiten dien legea da.
Euskararen gaineko araudian nabarmentzekoak dira ere 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duen 6/2003 Legea.
Estatutuaren 6. artikuluan, Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskarari hizkuntza ofizialaren izaera aitortzen zaio gaztelaniarekin batera, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutelarik.
Aurrekoak euskararen erabilerari eragiten dioten arau orokorrak dira, eta esparru ezberdinetan arau bereziak daude. Honela bereiziko ditugu esparru horiek:
Euskararen ezagutza egiaztatzeko, ziurtagiri batzuk ditugu:
|