Euskara

El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.net

Inicio

Estas en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Descarga de software en euskara

Descarga de software en euskera: Ofimática


Office 2003 interfaze-paketea instalatzeko laguntza

Sistema-eskakizunak

  • Sistema eragileak:  Windows 2000 Service Pack 3, Windows XP
  • Behar den softwarea: Microsoft Office 2003 suite baten gaztelerazko bertsioa —adibidez, Microsoft Office Professional Edition 2003 edo Microsoft Office Standard Edition 2003— edo Microsoft Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea onartzen duen Office 2003ko aplikazio baten gaztelerazko bertsioa: Microsoft Office Excel®, Microsoft Office Outlook®, Microsoft Office PowerPoint®, edo Microsoft Office Word®.

Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea Microsoft Office 2003ren hainbat hizkuntzetako interfaze-paketearen gainean ere instala daiteke, gazteleraz instalatu bada.

  • Diskoko lekuaren eskakizunak:
    Instalatutako Office 2003ko aplikazioek erabiltzen duten diskoko lekuaz gain,
    10 megabyte (MB) disko gogorrean.

 

Instrukzioak

Interfaze-pakete hau instalatzeko:

  1. Deskargatu LIP.exe fitxategia eta gorde disko gogorrean.
  2. Egin klik bikoitza disko gogorreko LIP.exe programa-fitxategietan instalazio-programa abiarazteko.
  3. Instalazioa burutzeko, jarraitu pantailako argibideei.


Erabiltzeko jarraibideak:

Erabiltzaile-interfazea Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketera aldatzeko, bete ondorengo jarraibideak:

  1. Abiarazi Microsoft Office 2003ren hizkuntza-ezarpenak menu honetatik: Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnak.
  2. Hautatu zein hizkuntzatara aldatu nahi duzun Erabiltzaile-interfazea eta laguntza fitxako Bistaratu Office 2003 hizkuntza honetan zerrendan.
Fecha de la última modificación: 22/05/2008