Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Egilea


Hizkuntza Galesaren Batzordearen Ikerketa, Dirulaguntza eta Hizkuntza Teknologiaren Saileko (Bwrdd yr Iaith Gymraeg/Welsh Language Board) zuzendaria.

Llwynypia-n (Rhondda) jaioa 1971. urtean.

Rhondda haraneko Treherbert herrikoa (Hego Galesen) jatorriz. Treorci Institutuan, Gales Herriko Unibertsitatean (Aberystwyth) eta Caerdydd/Cardiff-ko Unibertsitatean eskolatua.

Frantses eta gales hizkuntzetan lizentziatutakoan, 1993tik 2002ra bitartean galesa helduei irakatsi zien orduka. 1995 urtean ikerketarako dirulaguntza bat lortu zuen doktoradutza egiteko, eta Hizkuntzaren Soziologia eta Hizkuntza Plangintza landu zituen Colin H. Williams irakaslearen zuzendaritzapean. Garai berean, 1995 urtean, beste egile batzuekin elkarlanean Ikerketa Komunitarioaren Plana idatzi zuen Hizkuntza Galesaren Batzordearen agintepean. Bere tesi doktorala 1999ko irailean amaitu zuen, Rhwystrau ar lwybrau dwyieithrwydd ("Elebitasunaren bideko oztopoak") izenpean.

Ondoren Caerdydd (Cardiff)-ko Unibertsitatean lan egin zuen ikertzaile-teknikari bezala, 2000. urtean bere enpresa sortu arte. Enpresa horrek hizkuntzaren hainbat arlo ezberdin lantzen ditu.

2000an Hizkuntza Galesaren Batzordean hasi zen lanean, eta 2003ko apirilean Ikerketa, Dirulaguntza eta Hizkuntza Teknologiaren Saileko buru izendatu zuten. Postu honetan, Evas jaunaren ardura nagusietako batzuk hauexek dira: Hizkuntza Gutxitu eta Erregionalen Itun Europarra, galeserako informazioaren teknologiaren politika, Batzordearen webguneak, Batzordearen ikerketa estrategia eta Dirulaguntzen Plan Nagusia.

Azken eguneratzea: 2007/05/03