Maria Pilar Sagasta Errasti
Maria Pilar Sagasta Errasti Ingeles Filologian lizentziatua eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea. Gaur egun Hizkuntza Departamentuaren burua da Mondragon Unibertsitatean eta aholkulari teknikoa Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Institutuan (HUHEZI).
Bere jarduera akademikoa honako bi esparru hauekin lotu daiteke: hizkuntzaren didaktika/elebitasuna/eleaniztasuna eta berrikuntza eta irakasleen formazioa eta bi jarduera horiekin loturiko hainbat komunikazio eta argitalpen ditu.
Matilde Sainz Osinaga
Matilde Sainz Osinaga, Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea. Gaur egun Hezkuntza lerroko zuzendaria da Mondragon Unibertsitatean.
"Hizkuntzak kudeatzeko aditua" graduondoko arduraduna da. Halaber, parte hartzen du doktorego programan tutore modura, hizkuntzaren didaktikaren eremuan.
"Kultur artekotasuna" mintegi iraunkorreko kide da; bertan ikerketa-jarduera metodologia dela medio, hainbat eskolatan ikerlanetan dihardu. Hainbat lan egin ditu unibertsitateko gazteen hizkuntzen inguruan (euskara, gaztelera eta ingelesa) eta horrezaz gain, atzerriko hainbat esperientzia ezagutzeko parada izan du, guztiak hizkuntzen fenomenoarekin lotutakoak.
|