Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
EGILEA


 

Jone M. Hernández Tolosako Udaletxeko berdintasun-teknikaria da.

 

Informazio Zientzietan (1993) eta Gizarte Zientzietan (1995) Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, bere doktoradutza (2005) bertan egin du, Euskara, comunidad e identidad: elementos de transmisión, elementos de transgresión izeneko tesia defendatuz. Bere tesia Baloreen Filosofia eta Antropologia Soziala Sailean, Teresa del Valle antropologia sozialen katedradunaren zuzendaritzapean burutu du.

 

Tematika desberdinen inguruan eginak ditu ikerlanak, hala nola antropologia linguistikoa, euskara, gazteria, generoa, teoria feminista, antropologia urbanoa etab. Erakunde publiko zein pribatu desberdinek saritua eta bekatua izan da (Eusko JaurlaritzaLasarte-Oriako UdalaBBK, eta, berrikien, Espainiako Kultura Ministerioa). Honetaz gainera, ikerketa pribatuetara ekarpen teknikoak egin ditu, zenbait urtetan “Kualitate Lantaldea” izeneko soziologi kabinetearekin elkarlanean.

 

Artikulu eta argitarapen desberdinen egilea izan da. Euskararen inguruko lanik berrienetako batzuk hauexek ditu:

 

  • 2005: Jolas-garaia: gaztetxoak, hizkuntzak eta identitatearen adierazpenak   Cuadernos Sociológicos Vascos (16). Vitoria-Gazteiz: Euskal Jaurlaritzaren Argitarapen Zerbitzu Nagusia.
  • 2004: “Euskara dela eta... neskek zer diote?”. BAT Aldizkaria, 53, 79-95.
  • 2002: “Kale Neurketa: sexuaren araberako erabileraren emaitzak eta horien inguruan sortutako galderak”. BAT Aldizkaria, 43, 119-127.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/02/20