|

HERRI ADMINISTRAZIOA
Herritarrak Herri Administrazioaren zerbitzuetan sartzeko ahots-baliabide automatikoa da. Horrela, herritarrek egunean 24 orduz zabalik izango dute Herri Administrazioaren zerbitzuetara jotzeko zerbitzu hori, edozein lekutan egonik ere.
-
Trafiko-informazioa, auto-ilarak, obra-tarteak, istripuak eta abar.
-
Garraio publikoko ordutegiak.
-
Prestazioen eskaerak eta erregistro-zerbitzuak.
-
Kontsumitzaileentzako informazioa.
-
Polizia eta ordena publikoko zerbitzuak: salaketak, informazioa eta abar.
HEZKUNTZA
Ikasleak ikastetxeetako zerbitzuetara ahotsaren bidez sartu ahal izango dira, eta honakoa egin ahal izango dute:
-
Informazio orokorra kontsultatu: kokapena, ikasketak, zerbitzu orokorrak, albisteak, eta abar.
-
Azterketen datak eta emaitzak kontsultatu.
-
Egiaztagiriak eta titulazioak eskatu.
OSASUNA
Transkripzio medikoei lotzen zaizkien kostuak murrizteko elkarrizketa bidezko irtenbideetan oinarritzen dira, batik bat, osasunaren sektoreko aplikazioak.
Osasun-arloko profesionalek mezularitza-zerbitzuetan ahotsaren bitartez sartzeko aukera izango dute eta, horrela, honakoa egin ahal izango dute:
-
Gaixoen zerrenda kontsultatu eta ahotsaren bidez deitu.
-
Posta elektronikoa entzun eta posta telefono bidez bidali.
-
Eguneko hitzorduak administratu eta hitzorduekin lotzen den informazioa eskuratu.
-
Erantzungailu automatikoaren zerbitzuan sartu.
ORGANISMOAK / ELKARTEAK
Organismoen eta elkarteen arloan, aplikaziorik erabilgarrienak organismoaren berri ematen duten ahots-atarietan dautza. Honakoa egiteko aukera ematen dute:
Minusbaliatuen elkarteen kasuan, minusbaliatuei ahots-teknologiek ematen dizkieten erraztasun guztiak eskaintzeko aukera izango da.
|