|
Toponimiako Batzorde-atal berezia
Batzorde honen ezaugarrien berri ematen da: 1996. urtean sortu zen Euskararen Aholku Batzordearen barruan, erakunde berezi eta iraunkor gisa (132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa). Batzordeko kideak eta funtzioak aipatzeaz batera, orain arte onartu eta garatu dituen jarduketa-planak ere jasotzen dira.
1.- Toponimiako Batzorde-atal berezia eratzeko eta aldatzeko dekretuak.
Batetik, 156/1996 Dekretua, ekainaren 18koa, Euskararen Aholku Batzordearen eraldaketari buruzkoa; Dekretu horretan, Toponimiako Batzorde-atalaren sorreraren berri ematen da; bestetik, 132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendua eta funtzionamendua aldatzen duena, eta 179/2002 Dekretua, uztailaren 16koa, Batzordearen osaera ezartzen duena. Azkenik, Euskararen Aholku Batzordearen 176/2007 Dekretua (berria).
2.- Toponimiako Batzorde-atal bereziko kideak izendatzeko ebazpenak.
- Kideen izendapena (2003) (pdf, 13,88 kB, gazteleraz): Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2003ko irailaren 22an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
- Kideen izendapena (2008) (pdf, 27,19 kB): Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008ko urtarrilaren 14an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
3.- Batzordearen jarduketa-planak.
Atal honek 1999-2001 aldiko planaren gainean egindako balorazioa eta ondoren egin diren bi Jarduketa-planen edukiak biltzen ditu.
|