|
Hizkuntza azokak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HABErekin elkarlanean Europan antolatzen diren hiru hizkuntza-azokatan parte hartzen du urtero. Ekimen horren bidez, euskararen berriak eta jakingaiak zabaltzeaz gain, munduko beste hizkuntzen arteko kokagunea ematen zaio geureari ere. Era berean, kanpoko hizkuntzen esperientzien berri ikasteko aukera guztiz baliagarria da euskara bera ere aberasteko.
Hona hemen 2004ko hizkuntza-azoka nagusiak:
Egutegia
1. Azokaren izena: EXPOLANGUES Langues, Cultures, Echanges
Data: Urtarrilaren 28tik 31ra arte
Tokia: Paris
Nortzuk: Euskara Sustatzeko Zuzendaritza eta HABE
Ekintzak: Urtarrilaren 29an Luís de Camoes aretoan hitzaldia "Euskera: retos de futuro para la lengua más antigua de Europa". Horrekin batera, euskara irakasteko tailerra ere antolatu da.
2. Azokaren izena: EXPOLINGUA
Data : Martxoaren 26tik 28a arte
Tokia : Madril
Nortzuk : Euskara Sustatzeko Zuzendaritza eta HABE
Ekintzak : Zehaztu gabe
3. Azokaren izena : EXPOLINGUA BERLIN
Data: Azaroaren 12etik 14ra arte
Tokia : Berlin
Nortzuk : Euskara Sustatzeko Zuzendaritza eta HABE
Ekintzak: Zehaztu gabe
Oharra: xehetasun gehiago
Berrien atalean azalpen zehatzagoak emango dira azoka bakoitza egiten denean. (Azoka bakoitzari dagozkion ezaugarriak, horiekin loturiko ekintzen berri, Nortzuk doazen, eramaten diren berritasunak etab.).
|