Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

 

Euskararen Aholku Batzordea: aholku-gomendioak

Sarrera | Egitura eta osaera

EABk egitekoen artean ditu, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Eusko Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.

 

 XXI.mende hasierarako Hizkuntza Politikaren oinarriak Itun berritu baterantz Eranskina (pdf, 505 Kb).Vitoria-Gasteiz, 2009

 XXI.mende hasierarako Hizkuntza Politikaren oinarriak
 Itun berritu baterantz (pdf, 515 Kb). Vitoria-Gasteiz, 2009
 Gogoeta irekiaren ondorengo txostena. Ingelesezko bertsioa (pdf, 223 Kb)



 Eztabaidarako gaiak (pdf, 694 Kb). Vitoria-Gasteiz, 2008

Batzorde-atal Bereziko kideen ekarpenak (pdf, 2.802 kb). Vitoria-Gasteiz, 2008
Oinarrizko txostena. 2008ko apirilak 29 (pdf, 532 Kb). Gasteiz, 2008. Ingelesezko bertsioa (pdf, 279 Kb)
 
Euskara hedabideetanEuskara hedabideetan (pdf, 2941 Kb). Gasteiz, 2008, 348 or.

Argitalpen honek, euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izeneko gaia oinarritzat harturik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz 17 adituk prestatutako txostenak jasotzen ditu.

Euskararen Aholku Batzordea: 2003. urteko oroitza. (pdf, 1,48 Mb) Txosten honetan Hizkuntza Politikaren arloan, 2003. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.
Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitateta hobetzeari begira
Euskararen Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalak 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren emaitza da.
Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udalereduekin uztartzea
Euskal hiritar guztiei, eta, bereziki, irakaskuntzan nahiz udal mailako EBPNren garapenaren arloan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzendutako aholku-proposamenak biltzen dituen lana.
Euskararen kalitatea - Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako
Kalitatean eragiten duten esparruak zeintzuk diren zehaztearekin batera, aurrerantzean segitu beharreko bidea seinalatzen du lan honek.
Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak
2004. urtean Euskararen Erabileraren Jarripenerako Batzorde-atalak egindako hausnarketaren emaitza da.  Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilerari buruz izandako gogoeta jasotzen da; azken urteotako ibilbidea aurkeztu ondoren, adierazle kuantitatiboen bidez esparru horren irudia ematen da. Ikerlana osatzeko, aldeko nahiz aurkako aldagaiak aztertu ondoren, etorkizunerako proposamenak eta lan-ildoak zehazten dira.
 
EABren Lege Garapenerako Batzorde-atalaren 2001. urteko txostena. (pdf, 516 Kb) Txosten honen helburua Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10eko bilkuran onetsitako 4. Erabakiari erantzutea da. Zera dio hitzez hitz erabakiak: “Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du euskararen erabilera normalizatzeari buruzko legedia garatzea, bai gunerik euskaldunenetan, bai hedabideetan, zein Euskal Herrian egoitza duen Estatuko Administrazioan, esparru sozioekonomikoan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan, eta kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen bermean, hobari fiskaletan zein toki-erakundeetan euskara erabiltzeko normalizazio-ekimenek aurrera egin dezaten.
 
 
Euskararen Aholku Batzordea: 2000. urteko oroitza. (pdf, 248 Kb) Txosten honetan Euskararen Aholku Batzordearen eskutik eta bere urteko lan-egitarauari jarraiki, 2000. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.
Euskararen politikarako oinarrizko irizpideak

Euskararen politikarako oinarrizko irizpideak  (pdf, 69 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1993, ISBN 84-457-0332-3.

Euskararen Aholku Batzordeak erakunde, elkarte eta norbanakoentzat kaleratutako hizkuntza-politikari buruzko gogoeta-lana da.

Euskararen Normalkuntza Irakaskuntzan

Euskararen Normalkuntza Irakaskuntzan  (pdf, 3.048 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1992, ISBN 84-457-0178-9 (agortua).

Euskararen Aholku Batzordeak prestatu du azterlan hau, irakaskuntzan diharduten erakundeei euskararen norabidea zehazteko. Bertan, irakaskuntzan orain arte egindakoa kontuan hartuz eta egungo arazo nagusiak aztertuz, aurrera begira jarraitu beharreko irizpideak aurkezten dira.

Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Araudiaren Lege Oinarriak

Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Araudiaren Lege Oinarriak  (pdf, 2.336 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-457-0011-1 (agortua).

Txosten honetan euskararen erabilerari buruzko udal-araudia egitean kontuan hartu behar diren lege-oinarriak aipatzen dira, gai horri buruzko erabakiek oinarri sendoa izan dezaten.

Udaletako Hizkuntza Politikarako Proposamena

Udaletako Hizkuntza Politikarako Proposamena  (pdf, 2.942 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-7542-981-5 (agortua).

Txosten honek udalen hizkuntza-normalkuntzarako irizpideak aztertu eta normalkuntza hori aurrera eramateko gomendio batzuk ematen ditu.

Euskal Eskola Publikoaren Lege Zirriborroari Iradokizunak

Euskal Eskola Publikoaren Lege Zirriborroari Iradokizunak  (pdf, 1.401 Kb), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, ISBN 84-7542-815-0 (agortua).

Lan honetan Euskararen Aholku Batzordeak Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen gainean egindako hausnarketak jasotzen dira.

Euskararen politikarako oinarriak, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1983, ISBN 84-7542-036-2 (agortua).

Lan honetan bi puntu izan dira Euskararen Aholku Batzordeak nagusiki aztertu dituenak: bere eginkizuna sortze dekretuak dioenaren barruan zehaztu eta definitu, eta euskara lanetarako oinarrizko irizpideak finkatu.

Azken eguneratzea: 2009/11/25