
Augustin Chaho. 1811-1858. Precursor incomprendido. Un précurseur incompris (pdf, 3,57 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2011, ISBN-978-84-457-3176-5.
Agosti Xaho idazle zuberotarraren biografia frantsesez eta gaztelaniaz. Jatorrizko testua euskaraz ("Agosti Xaho. Aitzindari bakartia") idatzi du Xabier Zabaltza historialariak. Agosti Xaho euskal kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria izan zen. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartu izan da. Erromantiko sutsua, euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola "Aitorren kondaira".

Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan: hamarkada berri baterantz (pdf, 3,73 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2011, ISBN-978-84-457-3144-4.
Bertan, "Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna: Lorpenak eta Desafioak" nazioarteko biltzarrean aurkeztutako hainbat mintzaldi bildu dira. Bilbon, 2009ko apirilean, izan zen biltzar hori Europako Kontseiluak, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta.

Mikel Atxaga: bidegilea (pdf, 792,24 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2009,ISBN 978-84-457-2930-4.
Mikel Atxaga Fernandez idazle, kazetari eta itzultzailearen bizitza eta obra biltzen dituen liburua.


Hizkuntza politika aurrera begira. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2007ko jarduera-txostena (pdf, 939,40 kB),Gasteiz, 2008.

Hizkuntza politika aurrera begira. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2006ko jarduera-txostena(pdf,1,72 MB), Gasteiz, 2007.

Eusko Jaurlaritzaren, Kataluniako Generalitaten eta Galiziako Xuntaren administrazioen arteko lankidetza hitzarmena, hizkuntza politikari buruz. Bilbo, 2007ko martxoaren 16a.
Euskarazko bertsioa osorik (pdf, 217,83 kB).
Galegozko bertsioa osorik (pdf, 333,18 kB).
Katalanezko bertsioa osorik (pdf, 349,77 kB).
Gaztelaniazko bertsioa osorik (pdf, 337,64 kB).

Euskararen Normalizazioari buruzko Udal Jardunaldiak, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1992, ISBN 84-457-0118-5 (agortua).
Lan honek hizkuntza-normalkuntzarako irizpide, jokabide eta helburu batzuk eskaintzen dizkie udalei.

Euskal Kazetarien Jardunaldiak (1990. Donostia-San Sebastián), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-7542-986-6 (agortua).
Kazetariek eta adituek hedabideetan erabiltzen den euskararen kalitateari buruz erakusten dituzten kezkak eta egoera hobetzeko egindako iradokizunak jasota daude txosten hauetan.