Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

EKIN EUSKARARI, Euskara gizarteratzeari buruzko erakusketa


Ekin EuskarariEuskarak antzinatik gaurdaino egin duen bide luzea eta malkartsua erakutsi nahi izan zien EUSKAL HITZ erakusketak bertara hurbildu ziren guztiei. EKIN EUSKARARI izenekoarekin beste urrats bat gehiago egin nahi izan zen. Euskarak ibiltzeko zeukan bide luze eta malkartsua ikustarazi nahi izan zitzaion jendeari. Gure arbasoengandik jaso dugun altxorra ezagutzea eta maitatzea beharrezkoa delako antolatu zen EUSKAL HITZ. Baina ez zen aski. Altxor hau ondorengoei eskaini behar diegu, behar bezala egokiturik, jantzirik eta apaindurik. Lehengo erakusketan, “Begira eta ikus” esan zitzaion jendeari. Erakusketa honen bidez “Ekin” esan zitzaion. Ekin euskara ikasteari eta lantzeari, ekin euskara indartzeari eta zabaltzeari, ekin arrotzak izan zaizkion leku eta alorrak atontzeari, ekin familian, lagunartean, lantokian, kiroletan eta harreman guztietan euskara erabiltzeari.
 
EUSKAL HITZ erakusketa bezala, honako hau ere ibiltaria izan zen.

 

Azken eguneratzea: 2005/03/23