Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erabilera planak herri-administrazioetan.
Euskara teknikarientzako lan jardunaldiak

Ondo dakizuen bezala, bete-betean sartuta gaude IV. Plangintzaldian.

Hori horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara teknikarientzat jardunaldi batzuk antolatu ditu: batetik, erakunde ezberdinek egindakoen berri jasotzeko; eta bestetik, erabilera planak deseinatu edo ekintzak gauzatzerakoan sor daitezkeen arazoei irtenbideak emateko. Hori guzti hori zuen eguneroko lanean erabilgarri izango delakoan, jakina.

Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an. Parte hartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: erabilera-planak@ej-gv.es

 

1. eguna (2009-01-27 asteartea)

2. eguna (2009-01-28 asteazkena)