Kronologia laburra
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiek 1989an sinatutako hitzarmenaren bidez Euskaltzaindiak diru-laguntzak jasotzen ditu bertako langileak eta egoitzak mantendu ahal izateko eta hizkuntza ikertzeko egitasmoak bideratu ahal izateko. Hitzarmenaren bideoa (wmv, 2,3 MB).
Euskaltzainak
Hiru euskaltzain-mota daude eta biziarteko izendatzen dituzte. Hona hemen hirurak:
Egituraketa
Euskaltzaindiak bi sail ditu, beroien barne batzordeak antolatzen direlarik. Sailak ondoko hauek dira:
· Iker Saila: arlo guztietako arazo linguistiko guztien azterketa du helburu.
· Jagon Saila: gizarte-maila guztietan eta argitalpenetan euskara zaintzea eta berreskuratzea eta euskaraz irakasten duten ikastetxeei, itzulpen-zerbitzuei eta abarrei laguntzea du helburu.
Batzorde hauetaz gain, egiturazkoak diren beste batzuk ere badira, hain zuzen: Argitalpen batzordea, Azkue Biblioteka batzordea eta Lege-ekonomia batzordea.
Bi urtetik bi urtera berriztatzen ditu Euskaltzaindiak sailburuak, batzordeak eta batzordekideak. Batzordeetan, euskaltzain oso eta urgazleez gain, alor ezberdinetako adituak biltzen dira.
Honako hauek dira onartutako batzordeak azkeneko erabakiaren arabera:
· Gramatika Batzordea
· Dialektologia eta Atlasgintza Batzordea (Hizkuntza Atlasa)
· Onomastika Batzordea
· Literatura Batzordea
· Euskara batua Batzordea
· Hiztegigintza Batzordea
· Ahoskera Batzordea
· Corpus Batzordea Jagon Sailekoa
· Sustapena Batzordea Jagon Sailekoa
Aurreko horiezaz gain, egiturazko beste hiru dira: Argitalpen Batzordea, Azkue Biblioteka Batzordea eta Lege-ekonomia Batzordea.
Gaur egun egiten ari diren lanik nagusienak
· Orotariko Euskal Hiztegia (Euskararen hiztegi deskriptiboa)
· Hiztegi Batua
· Lexiko irizpideen finkapena
· Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
· Euskal Deituren Izendegia
· Ponte Izendegia
· Exonomastika
· Toponimia lanen ikuskaritza
· Euskal Gramatika
· Euskal Literatura Hiztegia
· Euskara baturako gomendio eta arau berriak
· …
Argitalpenak
Argitalpenei dagokionez, bilduma ezberdinetan antolatzen dituzte: Euskera agerkaria, Euskararen lekukoak, Iker, Onomasticon Vasconiae, Hiztegiak eta Izendegiak, Literatura Klasikoa, ... Hamar bilduma nagusitan biltzen direnaz gain, argitalpen solte batzuk ere kaleratzen dituzte (Ikusi Euskaltzaindiaren Argitarapenen Katalogoa)
Argibide gehiagotarako jo www.euskaltzaindia.net helbidera.