Orri honetan OpenOffice.org 2.2.0 bertsioa Windows
sistema eragilean nola instalatzen den azaltzen da.
-
Aurrenik deskargatu OpenOffice.org-en paketea eta gorde disko gogorrean.
Diskoan gordetakoan egin klik bikoitza artxiboan.
-
OpenOffice.org instalatzeko morroia abiaraziko da. Sakatu Hurrengoa botoia
(Next) instalazio prozesuarekin jarraitzeko.
-
Aukeratu kokalekua paketea despaketatzeko, eta sakatu Despaketatu botoia. Nahi izanez gero,
direktorio lehenetsian despaketa daiteke.
-
Denbora apur bat igaroko da artxiboa despaketatzen.
-
Artxiboa despaketatu ondoren, OpenOffice.orgen instalazioko urratsekin hasiko da.
Sakatu Hurrengoa botoia instalazioarekin jarraitzeko.
-
OpenOffice.orgek erabiltzen duen lizentzia (LGPL) agertuko da. Hautatu
Lizentzia-kontratuko baldintzak onartzen ditut eta sakatu Hurrengoa botoia
jarraitzeko.
-
Instalazioa lantzeko morroiak erabiltzailearen izena automatikoki jasotzen du sistematik.
Nahi izanez gero alda dezakezu dagokion eremuan. Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.
-
Aukeratu OpenOffice.orgen instalazio mota. Ohikoena Osoa erabiltzea da.
Sakatu Hurrengoa botoia instalazioarekin jarraitzeko.
-
Aktibatu kontrol-laukiak OpenOffice.org bulegotikako suiteak Microsoft-en
Word, Excell eta PowerPoint formatuko fitxategiak automatikoki irekitzea nahi baduzu.
-
Sakatu Instalatu botoia OpenOffice.orgek behar dituen fitxategiak sisteman instalatzeko.
-
OpenOffice.orgen fitxategiak instalatzeko ekintzak minutu gutxi iraungo du.
-
Sakatu Amaitu botoia instalazioaren prozesua bukatzeko.
-
Orain Windows sistemako erabiltzaile bakoitzak bere oinarrizko instalazioa burutu behar du.
Horretarako egin klik programen menuan OpenOffice.org suiteko aplikazio batean, adib. OpenOffice.org Calc.
-
Oinarrizko instalazioaren morroia abiaraziko da. Sakatu Hurrengoa botoia.
-
OpenOffice.orgen lizentzia bistaratuko da. Sakatu hainbat aldiz Korritu behera
botoia lizentzia guztia ikusteko eta Ados botoia aktibatzeko. Ondoren, sakatu Ados botoia
instalazioarekin jarraitzeko.
-
Urrats honetan erabiltzailearen datuak sar daitezke nahi izanez gero.
Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.
-
Inoiz ez bazara OpenOffice.orgen erregistratu, oraintxe duzu aukera. Bestela, aukeratu
Dagoeneko erregistratu naiz eta sakatu Amaitu botoia.
Oharra: erregistratzeak ez du kosturik edo ez du dirurik eskatzen, OpenOffice.org bulegotikako
suitea erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua jakiteko erabiltzen da batiz bat.
-
Instalazio pertsonala amaitutakoan arestian hautatutako aplikazioa abiaraziko da,
adibidez OpenOffice.org Calc.
Mila esker OpenOffice.org erabiltzeagatik, eta on dagizula!