Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Kronologia (K.a. II. milurtekoa / K.a. I. milurtekoa / K.a. II. mendea)

K.a. II. milurtekoa. Antropologo, prehistorialari eta hizkuntzalari gehienen aburuz garai honetan (Neolitikoa) euskararen antzinako ahaide bat hitz egiten zen Ebro eta Adour ibaien arteko lurraldean: antzinagoko hipotesiak ezin dira demostratu.

K.a. I. milurtekoa. Herri euskaldunak eta zeltiarrak: lehenengo kokalekuak Euskal Herriaren hegoaldean. Horrek lehen aldiz jarri zuen euskara kanpoko hizkuntza batekin harremanetan; ondorioz, euskarak hainbat aztarna jaso ditu lexikoan eta toponimian.

La Hoya

La Hoya




K.a. II. mendea. Euskal Herriaren hegoaldean erromatarren presentzia nabari da, batik bat nekazaritza eremuetan; iparraldeko hirigune batzuetan ere agertzen da. Ingurune horiek latinizatu ziren lehen-lehenik.

Iruña-Veleia (esteka leiho berri batean irekiko da)

Iruña-Veleian 2006an ezagutzera emandako aztarna