Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Hizkuntza-azokak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HABErekin elkarlanean Europara bidea hartu ohi du antolatzen diren hizkuntza-azoketan  parte hartzeko. Ekimen horren bidez, euskararen berriak eta jakingaiak zabaltzeaz gain, munduko beste hizkuntzen arteko kokagunea ematen zaio geureari ere. Era berean, kanpoko hizkuntzen esperientzien berri ikasteko aukera guztiz baliagarria da euskara bera ere aberasteko.

Euskararen berri emateko diren erakustokietan gure hizkuntzarekin zerikusia duten hainbat arlori buruzko informazioa eskaintzen ahalegintzen da, eta aukeratzen diren materialak irizpide edo gai batzuen arabera antolatzen dira: euskararen gaur egungo egoera, araubidea, historia, euskara ikasteko metodo eta tokiak, hiztegiak, gramatikak, euskara irakaskuntzan, komunikabideetan, eta gizarte-alor ezberdinetan, euskara eta teknologia berriak, ikus-entzunezkoak, Euskaltzaindia, euskal literatura, ...

Hona hemen 2009. urtean  euskara eta Euskal Herriaren berri izango duten Hizkuntza Azokak:

            Expolangues 2009


Expolangues Paris

Noiz: urtarrilaren 14tik 17ra


"Les langues du monde, le monde des langues", "Munduko hizkuntzak, hizkuntzen mundua" izenburupean erakustazoka honen XXVII. edizioa urtarrilaren 14tik 17a bitarte burutuko da, Europar Batasuna ohorezko gonbidatu dela. 24. urtea da Eusko Jaurlaritza EXPOLANGUESera bertaratzen dela; hau da,  azoka sortu eta hirugarrenerako euskara bertan zen eta horrela izan da urtero, harrezkero. 200 erakusketari inguru izango dira bertan, 60 hizkuntza baino gehiagoren berri emateko asmoarekin: hizkuntza-eskolak, hizkuntzak ikasteko egonaldiak, hizkuntza-metodoak eta frogak, ikasketak atzerrian, itzulpena, edizioa, multimedia…  Lau egunotan sektoreotako ordezkariek hitzaldiak, hizkuntzak ezagutzeko ikastaro labur eta arinak, mintegiak… eskainiko dituzte.

Expolangues 2007 planoa

 

The Language Show - Londres

Noiz: urriaren 30etik azaroaren 1era

 

The Language Show

Urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean Eusko Jaurlaritza Londresen izango da. 130 baino erakusle gehiagorekin egingo du bat asteburu horretan hizkuntza, kultura eta komunikazioa gaitzat dituen azoka honetan. Hara bildutakoak batik bat hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren inguruan dabiltzan mundu zabaleko eragileak zein kultur erakunde askotako ordezkaritzak dira. Eta bertan Euskal Herriaren berri emango du Jaurlaritzak. Iazko ekitaldian ia 10.000 bisitari izan ziren azokan.   

Mapa

 
 
 
 
 
 
 
 
  

Expolingua Berlin

Noiz: azaroaren 20tik 22ra

Expolingua Berlin 

 

 

 

Alemaniako hizkuntzen topagune handian, erakustokia antolatzeaz gain, euskarazko eskola batzuk emango dituzte HABEko adituek euskarazko irakaskuntza zertan den adibide gisa. 2009ko hau 22. ekitaldia da.

 

Expolingua Berlin 2009