Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretuak ezartzen dituen betebeharretara egokitzeko diru-laguntza deialdia


123/2008 Dekretuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Estatutuari buruzko Legea garatzen du; hain zuzen ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea, alde batetik, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten enpresa zein establezimenduekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko duten eskubidea.

Dekretuak ezarritako betebeharrak betetzen lagundu nahi du Eusko Jaurlaritzak eta horrexegatik kaleratu du 2009an ere diru-laguntza deialdi berezia. Deialdi hori arautzen duen Agindua maiatzaren 8an argitaratu da EHAAn, 123/2008 Dekretuaren eraginpeko entitateak aipatu Dekretuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatze aldera ezartzen dituen hizkuntz betebeharretara egokitu daitezen. Diru-laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, maiatzaren 9tik ekainaren 8ra arteko epea izango dute eskatzaileek.

2009ko deialdiaren Ebazpena (EHAA eta pdf-a, 84 Kb)

2009ko deialdia (EHAA eta pdf-a, 376 Kb)

Deialdiko eranskinak:

Txantiloiak:

Eranskinak eta txantiloiak betetzeko jarraibideak (pdf, 44 Kb)

123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzkoa (EHAA eta pdf, 530 Kb)

 

Aurreko deialdiak

 

Azken eguneratzea: 2009/11/05