Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2005eko deialdia:
AGINDUA, 2005eko azaroaren 23koa, Kultura sailburuarena, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanak garatzen dituzten pertsona juridiko pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2004ko deialdia eta ebazpena:
AGINDUA, 2004ko apirilaren 20koa, Kultura sailburuarena; honen bitartez, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloan euskara sustatzen, garatzen edota normalizatzen ari diren pertsona juridiko pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautuz 2003an emandako Agindua egokitu nahi da 2004an ere erabili ahal izateko.
EBAZPENA, 2004ko urriaren 7koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloan euskara sustatzen, garatzen edota normalizatzen ari diren pertsona juridiko pribatuei zuzenduriko diru-laguntzak ebazten dituena. Diru-laguntza horietarako deia 2003ko irailaren 3ko Agindua 2004rako egokitu zuen 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez egin zen.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko 2003ko deialdia eta ebazpena:
AGINDUA, 2003ko irailaren 3koa, Kultura sailburuarena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriez baliatzen diren pertsona juridiko pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriez baliatzen diren pertsona juridiko pribatuei diru-laguntzen esleipena egiten duena.
|