Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Lauaxetari omenaldia

Bustoa

Abstrakzio kontuetan sartu beharrean, figurazioaren bidetik joan nahi izan zen. Ondorioz, “Lauaxeta”-ren aurpegia, argazki bidez ezagutu duguna, bere horretan eman nahi izan zen. Modu horretan, ikusleak aurpegi jakina jarriko dio olerkari handiari eta lehenagotik ezaguna duenak, berriz, berehala identifikatu ahal izango du.

Itxurari dagokionez, eskulturak bi zati nabarmen ditu. Batetik, harrizko oinarria; bestetik, brontze patinatuzko bustoa. Oinarrian brontzezko plaka bat jarri zen. Bertan “Lauaxeta”-ren sinadurarekin batera honako bertso-zati hau agertu zen: Dana emon behar jako maite dan askatasunari. Bertso-zati hori, jakinekoa denez, Laukizen jaiotako idazlearena da. Aldaketa bakarra baino ez dakar: ortografiari dagokiona. Era berean, eskulturaren zergatia eta zertarakoa adierazteko berariaz jarritako plaka bat. Bertan, honako esaldihau ageri da: Eusko Jaurlaritzak “Lauaxeta” olerkari handiari bere mendeurrenean (1905-2005).

Antzerako monumentu-multzoen nondik norakoa gogoan, Lauaxetaren estatua honek 2,20 metroko luzera du (oinarriak 1,20 m; bustoak, 1,02 m).

Ioan Septimiu Jugrestan artistak hartu zuen lana egiteko ardura, eta Alfa-Arte enpresak bideratu zuen haren egitekoa.

Hona aldez aurretik jorratu zituen bozetoak:

Halako irudia sortzeko prozesua zertan den jakiteko:

Esteka leiho berri batean irekiko da

Artistak lanaren aurretiko azterketa egin eta eredua sortuko du. Hurren igeltsu edo poliesterrez babesturiko silikonazko moldea egingo dute tailerrean, argizari galduzko teknikaren bidez irudia lortze aldera. Beharrezko ukituak eginda, dena delako hutsegiteak konponduta, artistak oniritzia emango du.Orduan argizarizko irudia zatika moldetik atera eta hotzean osatuko da.Jarraian zeramikazko estaldura erregogor batek argizaria bilduko du; labean sartuta, argizaria urtu egingo da, eta lagatako hutsune horretan metala sartu besterik ez dago.

Esteka leiho berri batean irekiko da

Hotzean berriro, irudia osatuko dute artisauek, zatiak bata besteari lotuz. Horretaz gainera, isurbideek utziriko aztarrenak garbitu behar dira, irudiak molde bakarreko lana irudika dezan. Bukatzeko, irudiaren gain-azalaren koloreak nahi dugun ñabardura edo patina hartuko du; horretarako oxidazio-prozesu bati ekingo diogu, irudia bera babesteko ere balioko duena, esan nahi baita, ingurumenaren kutsaduratik babestuko duela.

Alfa-Arte 2006

Hauxe da artistaren kurrikuluma:

Ioan Septimiu Jugrestan
1979/03/21 Cluj-Napoca. Errumania

Ikasketak:

  • 1998-2001 Eskultura ikasketak. Cluj-Napocako Arte eta Diseinu Unibertsitatean
  • 2001-2004 Arte Ederretako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • 2005 Eskulturan doktoretza EHUn.

Eskarmentua:

  • 1999 Errumaniako Bistrita-Nasaud-eko Arte Ederretako Museoan erakusketa kolektiboa. Eskultura.
  • 2002 Errumaniako Galatiko Arte Garaikideko Museoan erakusketa kolektiboa. Eskultura.
  • 2002 Artea Kalean ekimenean parte-harztaile (Bilboko udalak antolatua)
  • 2003 Bilboko Catálogo general galerian erakusketa kolektiboa. Margoak.

Sariak:

  • 1997 Lehenengo saria ‘Arrazakeria, faxismo eta antisemitismoaren aurkako margo lehiaketan’.
  • 1997 Errumaniako I. sari nazionala harrizko eskulturan. Magura Buzaului.
  • 2002 Bigarren saria harrizko eskulturan, Salazarreko Biurtekoan (Burgos)
  • 2004 Hirugarren saria harrizko eskulturan, SalazarrekoBiurtekoan (Burgos)

Lan aipagarriak:

  • 2004 Santurtzi: Agirre Lehendakariaren irudia
  • 2004 Santurtzi: Curritoren irudia
  • 2005 Erandio: Alberto Rodríguez Martínezen irudia
  • 2005 Oven Martín Caroren irudia