Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Sarrera


Euskal kulturaren ikerle den Joan Mari Torrealdairen aburuz, euskal literaturak, gaur egun, osasun ona du kalitate eta ekoizpenari begira. Gainera, Europan egiten den produkzioaren antzeko baremoak ditu eskalan eta tamainan. Azpiegituren aldetik ere, bitartekoak badira eta, beraz, finkapen batera heldu dela esan daiteke. Bestetik, aniztasuna dago eta kalitateari dagokionean, bataz bestekoa ona da.

Ezagut ditzagun liburuen munduak bere baitan biltzen dituen osagaietako batzuk: irakurlea, argitaletxeen egungo egoera eta sortutako ekoizpena, bai euskarak emanikoa, bai kanpotik euskarara etorritakoa.

 


irakurlea

Nolakoak euskal irakurlearen ezaugarriak? Zer irakurri ohi dugu? Ondoko ikerketak halako itaunei eta besteri erantzuten lagunduko digu.

Liburuak irakurtzeko eta erosteko ohiturak, 2005.Txosten metodologikoa eta berorren emaitzak. PRECISA-Reseach / Federación de Gremios de Editores de España. Hábitos de lectura y compra de libros 2005. Informe metodológico y resultados. PRECISA-Reseach / Federación de Gremios de Editores de España.


Aipatu ikerketa honek honako datu hauek eman ditu argitara:

Irakurlearen ezaugarriak

  • Ohiko irakurleak dira (liburuak hilean behin edo maizago irakurtzen dituzte) 14 urtetik gorako Euskadiko biztanleen %52,5 (%52,2 Estatuan).
  • Ohiko irakurleak batez bestekoa baino dezente gehiago dira 14 eta 24 urteko gazteen, bigarren mailako ikasketak dituztenen, ikasle eta langileen, 50.000 biztanletik gorako hirietan bizi direnen, eta klase altua edo ertain-altukoa direnen artean.
  • Ez irakurleek ere profil jakina dute: 55 urtetik gorako pertsonak, lehen irakaskuntza edo gutxiago dutenak, etxekoandreak eta klase ertain-baxu edo baxukoak.
  • Maiz irakurtzen dutenen artean, batez beste, astero 5,6 ordu eskaintzen dizkiote jardun horri, nahiz eta irakurle-talderik handienak (% 40,9) 3 eta 5 ordu artean egin.
  • Urtean irakurritako liburuen batez bestekoa 8 izan zen, eta 13 egunero edo ia egunero irakurtzen dutela esaten dutenen artean.
  • Literatura da, alde handiarekin, gehien irakurtzen den gaia. Irakurritako azken liburuen artean, kasuen %80,9  literatura izan zen gaia. Ondotik datoz Humanitateak eta Gizarte Zientziei buruzko liburuak, alegia, %10,8.


Irakurketa-hizkuntza

  • Irakurleen %3,1k du euskara ohiko irakurketa-hizkuntza. Bestalde, gaztelera ohiko irakurketa-hizkuntza dutenen artean, %27,3k euskara du beste irakurketa-hizkuntza.
  • Gaztelaniaz denek irakurtzen dute;  hauen artean %29,3k euskaraz irakurtzen du, eta %12,1 ingelesez. 
  • Euskara jakin eta euskaraz irakurtzen duten gehienak 24 urtetik beherako gazteak dira; lehen edo bigarren mailako ikasketak dituztenak, ikasleak, 50.000tik gorako biztanle dituzten herrietan eta Gipuzkoan nagusiki.


Liburu-erosketa

  • Azken urtean liburuak erosi zituen 14 urtetik gorako pertsonen %51,7%k. Batez beste, urtean 10 liburu erosi zituzten. %28,9k gutxienez eskola-liburua ez den liburu bat erosi zuen, eta %9,1k bakarrik eskola- liburuak. Estatuan, erosleen portzentaia %56,3 izan zen.
  • Liburu-dendak dira liburuak erosteko gune nagusiak. %75,3k bertan erosten ditu testuliburuak ez diren liburuak. Jarrain datoz merkatari-guneak (%21,4) eta liburu-klubak (%18).


Bestelako hainbat datu

  • Aisia eta entretenimendua dira liburuak erostearen arrazoi nagusia (%84,4).
  • Lau liburutik hiru literaturakoak dira. Gero datoz Humanitateak eta Gizarte Zientziak (%11,4).
  • Literatur liburuen %94,9 nobela eta ipuinak dira. Horien erdia intriga edo historikoak dira (%26,7 eta %23,4, hurrenez hurren).
  • Erositako liburuen %94,4 gaztelaniaz daude idatziak, eta %3,5 euskaraz.
  • Euskal hiritarren %59,4k ez ditu 100 liburu baino gehiago bere etxean. Ostera, %18,9k 200 liburutik gora ditu bere etxean.
  • Irakurleen %30,1ek liburutegi bat bisitatu zuen azken urtean. Horietarik %87,7 liburutegi publikoetara joan zen eta %22,2 unibertsitate liburutegietara. Bisitarien %89,3 bertako bazkideak dira.
  • Euskal irakurleen %18,6k baino ez du uste zailtasunak daudela liburuak euskaraz aurkitzeko. Horrek esan nahi du iritzi positiboa dagoela euskarazko liburuen hornikuntzari dagokionez.
  • Internet biztanleriaren %35,2ak erabiltzen du. Hauen artean, %83,4k etxetik egiten du konexioa eta %26,9 lanean. Nabigatzaileen %6,3k liburuak Internet bidez erosten ditu.
  • Irakurketa-euskarri ohikoena liburua da euskal hiritarren %100entzat. %3,9k Internetetik ateratzen du, eta %3,1 fotokopiatu.
  • Euskal hiritarrek, batez beste, 2,4 ordu ematen dituzte egunero telebista ikusten. Batezbesteko hau altuagoa da ez irakurleen artean (3,1 ordu).
  • Euskal hiritarren %1,6k liburuen inguruko saioak ikusten ditu, gehienetan La 2-en eta telebista autonomikoetan. Irratian liburuei buruzko saioak entzuten dituztenen tasa handiagoa da telebistan egiten dutenena baino (%4,7 irratian, eta %1,6 telebistan).


Fitxa teknikoa:


Eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Unibertsoa: 14 urtetik gorako populazioa.
Lagina: 900 elkarrizketa 14 urtetik gorako biztanleei: 700 elkarrizketa irakurleei.
Akats-tartea: +/- 3,3% datu globalentzat.
Ikerketa-teknika: Telefono elkarrizketa, ordenadorez lagundua.
Egunak: elkarrizketak 2005 urtean zehar egin dira.
Egilea: Precisa Research.


inprenta

Argitaratze-enpresen esparruari erreparatu nahi badiogu eta berori hobeto ezagutu, ondoko dokumentua baliagarri izango zaigu:

Informe de la Edición en Euskadi 2003, PRECISA Research-ek Euskadiko Editoreen Elkartearentzat egindako ikerlanetik  honako datu interesgarriak jaso ditugu:

 

  • 2003tik hona halako ikerlanik ez da egin; beraz,  datuok tentuz hartu.
  • 2003an 107 dira EAEn dauden argitaletxe pribatuak: horietako 47 Euskal Editoreen Elkartean biltzen dira; 60 ez dira 2003an elkarte horren baitan. 16 argitaletxe enpresa-talde baten inguruan antolatzen dira, eta merkatuko % 15 eurei dagokie.
  • 2003an 107 enpresa horietan 522 langilek egiten zuten lan. Batez beste 5 behargin enpresako.
  • 2003an 3.287 liburu eman zituzten argitara.
  • Obra bakoitzeko batez beste 2.585 liburu atera ziren.
  • Euskaraz argitara emandako liburuak 1.576 izan ziren, eta hauen batez besteko tirada 2.403koa izan zen. Orotara 3.787.823 ale inprimatu ziren.
  • Euskaraz sortutako liburu horiek 27.570.000 euroko fakturazioa sortu zuten.
  • Euskaraz argitaratutako literatur lanak 342 izan ziren, eta 2.000.000 eurokoa fakturazioa. 581 titulu haur eta gazte literaturari dagozkio, unibertsitate kanpoko testuak 513 izan ziren, 34 unibertsitatekoak…
  • 1999tik 2003ra bitartean argitaletxeen zenbatekoak gora egin du (%12,3), fakturazioak antzera (%13,5), eta argitaratutako lanek ere goranzko joera hori izan dute: %15,9.
  • 2003an katalogatuta eta eskura dauden liburuak 7.440 dira. 1.552 liburu katalogotik kanpo geratu dira.


liburua

Euskal literatura urtean-urtean haziz doa: bai euskaraz sorturiko ekoizpenari esker, bai euskararen esparrura erdaretatik ekarritako itzulpen lanei esker. 

Beste hizkuntzekiko harreman hori zertan den hobeto irudikatzeko ondoko dokumentuak dituzu kontsultagai.

Euskaratik kanpoko hizkuntzetara emandakoak

Erdaretatik euskarara

 

 




 

Azken eguneratzea: 2006/11/06