2006ko mendeurrenak
2006. urte hasi berria urteurrenez betea datorkigu euskararen alorrean. Hainbat idazleren mendeurrena ospatzekotan gara. Esaterako, aurten ehun urte beteko dira Juan Benanzio Arakistain (Deba, 1928 – Tolosa, 1906), Felipe Arrese Beitia (pdf, 1,72 MB) (Otxandio, 1841 – 1906), Ramon Artola (Tolosa, 1831 – Donostia, 1906) hil zirenetik.
Aldiz, beste zenbait idazleren jaiotza-mendeurrena dugu: Jose Artetxe (pdf, 1,68 MB) (Azpeitia, 1906 – Donostia, 1971), Balendín Enbeita (Muxika, 1906 - 1986), Klaudio Gallastegi (Elorrio, 1906 – 1984), Andima Ibiñagabeitia (pdf, 843,37 kB) (Elantxobe, 1906 – Caracas, 1967), Txomin Jakakortajarena (Berastegi, 1906 – 1993), Plazido Mujika (pdf, 535,74 kB) (Urnieta, 1906 – Loiola, 1982), Ramon Murua (Ordizia, 1906 – Anoeta, 1983), Pedro Sarriegi (Hernani, 1906–1968), Jokin Zaitegi (pdf, 346,42 kB) (Arrasate, 1906 – 1979).
Denboran aitzinago joanez, berriz, Joanes Leizarraga (Beskoitze, 1506 – Bastida, 1601) jaio zeneko bosgarren mendeurrena ere ospatuko da.
|