Autoikaskuntza
Internet
Ikastaro bat egiteko denbora eta gogorik ez baduzu, baina euskara ikasi nahi baduzu, ez kezkatu. Etxetik mugitu ere egin gabe euskara ikasi ahal izango duzu. Lasai asko, eta zeure erritmoan, euskara menderatu ahal izango duzu.
Ikasten.net
Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren Hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena. Ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.
Boga
Autoikaskuntza Multimedia Sistema honek euskara internet bidez ikasteko aukera ematen du. Ordenagailu bidez, on-line funtzionatzen du Boga sistemak. Sartu ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena ematean eskuratuko duzuna.
Bai & By
Bai & By programa multimedia da eta bertan teknologiaren azken aurrerakuntzak eta Adimen Artifizalaren teknikak erabiltzen dira ikasteko. Euskara eta ingelesa etxetik mugitu ere egin gabe eta modu errazean ikasteko aukera ematen du Bai & Byk.
Mondragon-Lingua
Mondragon-Lingua ere autoikaskuntza zentro homologatua da. Arrasaten, Bilbon, Oñatin, Donostian eta Gasteizen ditu egoitzak.
Kaixo
Kaixo.com eta Habek elkarlanean abian jarri duten Kaixo sistemari esker etxetik eta internet bidez ikasi daiteke euskara. On-line bidezko euskaltegia da Kaixo eta bertan, gramatika ikasgaiak eta ariketak daude. Irakasle baten laguntza ere eskaintzen du programak. Irakurri kaixo sistemaren inguruko informazioa.
Santurtziko Udal euskaltegia
Santurtziko Udal euskaltegiak euskara autoikaskuntza bidez ikasteko aukera ematen du. Gainera, sistema bakoiztua eskaintzen du euskaltegiak. Interseatuta bazaude, irakurri Santurtziko Udal euskaltegiaren inguruko informazioa.
Urumea euskaltegiak
Euskaltegi honek euskara autoikaskuntza bidez ikasteko sistema bakoiztua eskaintzen du. Era berean, tutoretza eta telefono bidezko elkarrizketa saioak ere baditu. Informa zaitez Urumea euskaltegia inguruan.
Euskaltegiak Euskadin
Autoikaskuntza eskaintzen duten Euskaltegiak Euskadin.
Beste baliabide batzuk
Ikasbil euskara ikasten ari direnentzako ataria da. Bertan bideoak, audioak eta testuak dituzu. Zuren ikasketetan lagungarriak izango zaizkizun beste baliabide batzuk dituzu: aldizkariak, denborapasak, abestiak, txisteak, irratinobelak, istorio animatuak, errezetak, trikimailuak, ipuinak, eta abar. Zure beharretara ongien egokitzen dena aukeratu besterik ez duzu.
|