Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskararen aldeko jaiak


Herri Urrats
Ibilaldia
Euskal Eskola Publikoa
Araba Euskaraz
Kilometroak
Nafarroa Oinez
Korrika 2007


Urte osoan euskararen aldeko jaiak izaten dira Euskal Herrian. Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) eta AEK euskaltegiak antolatutako festen berri hementxe duzu. Urtero bezala, ez ezazu euskararekin duzun zita galdu, eta parte hartu!!!


Herri Urrats

Herri Urrats 2008
Non: Senpere
Noiz: maiatzak 11
Leloa: Mende laurdena, bide erdia.
www.herriurrats.com
Hogeita bost urte beteko ditu aurten Seaskak antolatzen duen jaiak. Helburua, aurten ere, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolak ezagutzera ematea, euskal hizkuntza eta kultura sustatzea, eta egun horretan biltzen den diruari esker, ikastetxeen eraikuntza eta mantenua arintzea da.

 

Ibilaldia

Ibilaldia 2008 Non: Zornotza
Noiz: maiatzak 25
Leloa: Amore bi eta…
www.ibilaldia.com
Zornotzako Andra Mari ikastolak, gaur, ia 400 ikasle ditu eta 270 familia biltzen ditu bere inguruan. Ikastola 'beteranoa', esperientzia luzea dakarrena, baina sasoian dago; eta Ibilaldia antolatzeko kemenak horixe adierazten du. Bihotzez betetako Ibilaldia izango da.

 

Euskal Eskola Publikoa

Non: Barakaldo
Noiz: ekainak 1
Euskal Eskola Publikoa Leloa: Ekiozu.
www.ehige-jaia.org
Barakaldo aukeratu dute oraingoan euskal eskola publikoa aldarrikatzeko. Izan ere, Bizkaiko bigarren hiri populatuena eta Bizkaiko Ezkerraldeko erdigunea dugu Barakaldo. Hiri honek garrantzi berezia dauka irakaskuntza publikoak, hala, 17 ikastetxe publiko ditu guztira.

 

Araba Euskaraz
Araba Euskaraz 2008
Non: Bastida.
Noiz: ekainak 15
Leloa: Ametsak dirau.
www.araba-euskaraz.org
Bastidan aspaldi hasi zuten zailtasunez beteriko bidea, euskara berreskuratzeko eta zabaltzeko asmoz. Horretarako ezinbestekoa zen ikastola eraikitzea. Hala ere, oraindik guztion parte hartzea funtsezkoa izaten jarraitzen duenez, ilusioz beterik dabiltza Araba Euskaraz jaiaren antolaketa lanetan.

 

Kilometroak
Kilometroak 2008
Non: Irura
Noiz: urriak 5
Leloa: Eraikitzen.
www.kilometroak.com
Irura herri berria da eta bere ikastolak 140 ikasle ditu. Gaur egun Ikastolako gelak hiru kokapen ezberdinetan banaturik daude. Lekurik ezak bultzatuta eraiki berri baten apustuari ekin diote. Irurako Ikastola berria 2007ko maiatzean hasi zen eraikitzen eta sartu berri garen urte honetan amaituko dira obrak.

 

Nafarroa Oinez
Nafarroa Oinez 2008
Non: Iruñea
Noiz: urriak 19
Leloa: Atera ezazu mihia.
www.nafarroaoinez.net
Iruñeko Jaso Ikastolak bere ingurunearekin hertsiki lotutako ikastola bat izan nahi du. Horri dela eta, Nafarroa Oinez jaia beraien hezkuntza proiektuaren erakusleiho izatea nahi dute, eta era berean, proiektu honek aurrera jarrai dezan hainbat gurasok eta laguntzailek eginiko lan saiatu eta eskuzabala erakuts dezala.

 

Korrika 2007

Non: Karrantzan hasi eta Iruñean bukatu
Korrika 2007 Noiz: martxoaren 22tik apirilaren 1era
Leloa: Heldu.
www.korrika.org
Korrikaren XV. edizioa Bizkaian hasi (Karrantzan) eta Nafarroan amaitu zen da (Iruñean). 2007ko edizioan, euskal emakumea omendu zuten, euskal emakumeak gure hizkuntzaren transmisioan izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi izan zutelako.


 

Azken eguneratzea: 2008/05/06