Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Hizkuntza-ziurtagiriak




 EGA

EGA agiriaren bidez, zure euskara maila frogatu ahal izango duzu. Deialdi hauek libreak dira eta edonor aurkez daiteke. Ez ahaztu, EGA azterketa egiteko gutxienez 17 urte eduki behar dira urte barruan. Urtean bitan zabaltzen dira azterketa hauek egiteko matrikula epeak. Matrikula Internet bidez egin behar da nahitaez (kontsultatu egutegia izena emateko eta probak egiteko).


EGA lortzeko hiru proba  gainditu behar dira:

  • Atariko proba: 100 galdera dituen test erako proba da eta hori gainditzeko 75 erantzun zuzen eman behar dira. Lehen zatia grabazio bat entzun eta horri buruzko galderak erantzutea da. Ondoren, gainontzeko 85 galdera egiteko ordubete izaten da.
  • Azterketa idatzia: bigarren proba honek entzutezko ariketa bat du hasieran. Ondoren, honako ariketa hauek egin behar dira: idazlana, esaldiak berridatzi, lexiko-ariketak eta irakurriaren ulermena. Azterketa hori gainditzeko ariketa horietako bakoitza gainditu behar da, hots, gutxieneko puntuazioa atera behar da bakoitzean.
  • Ahozko azterketa: aurreko biak gaindituta, azken proba honetan bi ariketa hauek egin behar dira: testu baten azalpen laburra eta gai biren arteko baten azalpena. Bost bat minutu ariketa bakoitzerako.


Hasierara joan

 

Azterketa presta ezazu

1.- Liburua

EGA azterketa prestatzeko liburu bat ere baduzu. "EGA 2007ko eta 2008ko Azteketak" da hori.  Liburua eskuratzeko nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzura> jotzea. Bertan erosten baduzu etaGazte-txartela  baldin baduzu, %20ko deskontua izango duzu.

2.- Internet

Internet eta Euskadi elkarteak aurreko urteetako EGA azterketak eskuragarri jarri ditu web orrialde batean, azterketa egin behar dutenek proba prestatu ahal izateko. Abian jarritako proiektuaren izena E-GA da, hau da, Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko pasatu behar diren azterketak era digitalean egin ahal izateko aplikazio informatikoa.

Ikasleak azterketa egitenwww.interneteuskadi.org/euskara/egawebgunean sartuz gero, azken edizioetan jarri diren audio-grabaketak entzun ahal izango dituzue. 1992tik 2004ra arteko probak dira, grabazio bakoitzaren testarekin eta erantzun egokiekin.

Orain arte, orrialdeak entzunezko probak eta testak baino ez ditu biltzen, baina, hemendik gutxira, idatzizko probak ere sartuko dituzte. Are gehiago, CD bat ateratzea aurreikusi dute orain arteko materiala handitzeko eta entzun beharreko artxiboak MP3era pasatzeko.


hasierara joan

 

 Baliokidetzak

 Hauek dira 2008ko apirilaren 8ko dekretuak (apirilaren 15eko buletina) ontzat eman dituen baliokidetzak:

  • Europako Erreferentzia Markoko B1 maila:  IVAPeko 1 HE,   HABEko 1 maila eta Osakidetzako 1 HE.  
  • Europako Erreferentzia Markoko B2 maila:  IVAPeko 2 HE,   HABEko 2 maila, Osakidetzako 2 HE eta Ertzaintzako 1 HE.  
  • Europako Erreferentzia Markoko C1 maila:  IVAPeko 3 HE,   HABEko 3 maila, Osakidetzako 3 HE,  Ertzaintzako 2 HE eta EGA .  
  • Europako Erreferentzia Markoko C2 maila:  IVAPeko 4 HE,   HABEko 4 maila, Osakidetzako 4 HE.

Hizkuntza Eskola Ofizialen agiriak, Irakaspostuetarako 1. eta 2. Hizkuntza-Eskakizunak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria sei hilabeteko epean baliokidetza-taula honetara biltzea aurreikusten du dekretuak.


Hasierara joan

 

 EGAtik beherako agiriak

2004an aurreneko aldiz euskaltegietako ikasleek EGA maila baino beheragoko agiri bat lortzeko aukera dute. Horretarako HABEk ekainerako deialdi bat jarri du martxan lehenengo eta bigarren mailak egiaztatu ahal izateko. Mailak egiaztatzeko, azterketa bat gainditu beharko du ikasleak. Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da ikasturte horretan euskaltegi batean izena emanda izatea.

Matrikula Internet bidez egingo da. Azterketak, aldiz, norberak ikasten duen euskaltegian izango dira ekainean. Gainditzen duenakKultura Sailaren agiria jasoko du. Aztertzeko dago agiri horrek beste perfilekiko izan dezakeen baliokidetza.


hasierara joan

 

Hizkuntza-eskola ofizialak

Hizkuntza-eskola ofizialek ere badute beren euskara agiria. Azterketa bi deialdi daude, ikasle libre eta ofizialentzat.

  • Ikasle libreak: azterketa egiteko matrikulatzen diren ikasleak dira hauek, eta azterketa egiteko eskubidea dute soilik. Lehen deialdia ekainean izaten da, eta bigarren deialdia berriz, irailean.
  • Ikasle ofizialak: ikasle hauek hizkuntza-eskola ofizialetan klaseak hartzeko matrikulatzen dira eta ikasturte amaierako azterketa egiteko eskubidea dute. Ikasturteko azterketak ekainean eta irailean izaten dira. Gutxienez 16 urte izan behar dira hizkuntza-eskolan matrikulatzeko.

Azterketa ereduak ikusi nahi badituzu, jo ezazu  Hizkuntza Eskola Ofizialetako web orrialdeetara. Euskadin 9 zentro daude, dagokizun zentroan gauzatu behar duzu matrikula.


Hasierara joan

Hizkuntza-eskakizunak

1.- Administrazio Orokorreko langileentzako hizkuntza-eskakizunak

Hizkuntza-eskakizunak Administrazio Orokokorreko hainbat postuetan lanean aritzeko behar diren euskara ziurtagiriak dira.

HAEE-IVAPeko azterketa ereduak ondorengoei zuzenduta daude:

  • Batetik, administrazio publikoko funtzionariak. HAEE-IVAPek egiten dituen deialdien bidez aurkeztu daitezke.
  • Bestetik, administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan parte hartuko duten herritarrak. Deialdian agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

liburua Azterketa hauetara aurkezten direnek lau hizkuntza trebetasun bete behar dituzte. Froga horretan entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena baloratzen dira, eta derrigorrezkoa da lau atal  horiek gainditzea edozein perfil egiaztatzeko. Azterketa gainera, saio berean egiten da, eta azterketa egiten ari den pertsonari ez zaio kontuan hartzen aurreko azterketaldi batean lortutako emaitza. Emaitza beraz, orokorra da: gai ala ez gai.

Azterketa hauek prestatzeko baliagarri gerta daitezke  IVAP (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)ren orrian agertzen diren hainbat hizkuntza-eskakizunetako azterketa ereduak

Horretaz gain, zure eskura duzu "Herri-Administrazioetako hizkuntza-eskakizunak. Azterketa-ereduak" liburua ere. HAEE-IVAPek argitaratzen du liburu hau eta 9,38 euro balio du. Liburua, IVAPen Argitalpen zerbitzuan  eska dezakezu.

2.- Hezkuntza Saileko Hizkuntza-eskakizunak

mapEra berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bideratutako beste hizkuntza-eskakizun  batzuk ere badaude.

Hezkuntzako Hizkuntza-eskakizunak deialdi itxi eta irekietan banatuta daude: 

  • Deialdi itixiak: deialdi hauetan Irale programaren barruan dauden irakasleek parte hartu dezakete.
  • Deialdi irekiak: deialdi irekietan parte hartzeko deialdietan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Irakasleen Hizkuntza-Eskakizunak egiaztatzeko azterketa prestatzeko liburu bat ere baduzu. "Irakasleen hizkuntza-eskakizunak. 2002ko eta 2003ko Azterketak" da hori. 6,25 euroren truke eskura dezakezu. Gazte-txartela baldin baduzu gainera, %20ko deskontua duzu. Liburua eskuratzeko nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzura jotzea.


Hasierara joan

 

Azken eguneratzea: 2009/07/01