Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/10
Eusko Jaurlaritza eta bere erakunde autonomoetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko IV. Plangintzaldia
Herritarren hizkuntza-aukera guztiz errespetatuz euskararen erabilera administrazioetan bultzatzea da Plan honen helburu nagusia.

Atzo goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzan eta bere erakunde autonomoetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko IV. Plangintzaldia aurkeztu zen.

Abian da IV. Plangintzaldia. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 1eko batzarrean onartu du Euskadiko Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan euskararen erabilera normalizatzeko Plan berria.

86/97 dekretuaren arabera, herri-administrazio bakoitzak –beraz, baita Eusko Jaurlaritzak ere- euskararen erabilera plana onartu behar du bost urtetik bost urtera (2008 – 2012 tarterakoa onartu behar da aurtengo urtearen barruan).

Prentsaaurrekoak lan hori aurkezteaz gain, langile guztiei prestatutako komunikazio-kanpaina ezagutzera ematea ere zuen helburu.

IV. Plangintzaldi honetarako Planaren muina eta helburua da: euskararen erabilera pixkanaka bultzatzea, herritarren hizkuntza-aukera guztiz errespetatuz euskararen erabilera administrazioetan bultzatzea da Plan honen helburu nagusia.

IV. Plangintzaldiaren eragin-eremua eta eragin-epea:

  • Eragin-eremua:
    • EAEko Administrazio Orokorra
    • EAEko Administrazio Orokorraren erakunde autonomoak
    • EAEko Administrazio Orokorrari atxikitako sozietate publikoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak.
  • Eragin-epea: 2008 – 2012.
  • Helburua: euskara ere, gaztelaniarekin batera, Administrazioko lan-hizkuntza “normala” izatea.

Atzoko prentsaurrean, besteak beste, honako gaiak ere aztertuak izan ziren: IV. Plangintzaldiaren marko legala, abiapuntua: gaur eguneko egoera, IV. Plangintzaldiko derrigortasun-indizea, planaren oinarri nagusiak eta parte hartzaileak ...

Patxi Baztarrika sailburuordearen hitzak (pdf, 109 KB)

Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana IV. Plangintzaldia (2008-2012) (pdf, 786 KB)

Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak. IV Plangintzaldia (2008-2012) (pdf, 427 KB)

Donostia, 2008ko uztailaren 10a.