Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/30
600.000 euroko laguntza programa abiaraziko du Eusko Jaurlaritzak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideen garapenerako
Joan den uztailaren 1eko Gobernu bileran, Jaurlaritzak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretua onartu ondoren, arau horretan aurreikusitako betebeharretara egokitzeko enpresentzako laguntza-programa abiarazi dute Kultura eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailek. Egitasmo honen aurtengo deialdiaren aurrekontua 600.000 eurokoa izango da.

Onuradunak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, legez unibertsalak, interes orokorrekoak edo antzeko beste kategoria batekoak diren zerbitzuak egiten dituzten erakunde edo pertsona juridikoak:
    • Komunikazio-sareak ustiatzen dituzten komunikazio-operadoreak, zerbitzu unibertsala ematen dutenak, eta jendearentzako telefono-zerbitzuak ematen dituztenak.
    • Bidaiarien trenbideko edo errepideko garraio publiko erregularreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak.
    • Bidaiarien aire-garraioko zerbitzu erregularrak ematen dituzten enpresak, eta aireportuetan errepide asistentzia zerbitzuak ematen dituztenak.
    • Energia elektriko zerbitzua ematen duten banaketa-enpresak.
    • Gas naturala merkaturatzen duten enpresak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden jendeari begirako, produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko establezimenduek, baldin eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
    • 250 langiletik gora dituzten enpresetakoak diren establezimenduak izatea, betiere urtean 50 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena badute, edo haien urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa bada, edo aurreko baldintza horiek betetzen dituen beste enpresaren batek haien kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiagoko partaidetza baldin badu.
    • Jendeari salmentak egiteko gunearen azalera 400 metrotik gorakoa duten establezimenduak izatea, elebidunen proportzioa % 33 baino handiagoa duten udalerrietan edo Bilbon, Gasteizen edo Donostian kokatuta badaude.
    • Bezeroarentzako arreta ematen duten plantillako langileak 15 baino gehiago dituzten establezimenduak izatea.
    • Merkataritza-establezimenduak, betiere kolektiboak badira, hau da, esparru edo eraikin beraren barruan hainbat saltoki badaude eta saltoki horietako jarduerak era independentean gauzatzen badira.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan jendeari begirako establezimendua duten kreditu-erakundeak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak saldu edo alokatzen dituzten profesional, enpresa edo eraikuntza-obren sustatzaileak.

    Diruz laguntzen diren jarduerak

    Diru-laguntza gai diren jarduerei dagokienez, esan beharra dago Agindu honetako diru-laguntzak 123/2008 Dekretuak ezarritako hizkuntza betebeharrei erantzuteko asmoz garatutako jarduerak finantzatzeko izango direla, bereziki euskaraz eskaintzeko:

    • Jendaurrean jartzeko kartel edo errotuluetan ageri den informazioa —finkoa eta aldakorra—.
    • Jendearen eskura dauden inprimaki edo katalogoak, produktu edo zerbitzu bati edo gehiagori buruzko informazioa ematen badute.
    • Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek betetzeko diren inprimakiak.
    • Atxikimendu-kontratuak, ereduzko klausulak dituzten kontratuak, kontratu arautuak, baldintza orokorrak eta horietan guztietan aipatzen diren edo horiei buruzkoa den dokumentazioa.
    • Kontsumitzaileei zuzendutako komunikazio edo jakinarazpenak, baita fakturak edo egindako operazioen ziurtagiriak, aurrekontuak, gordailu-frogagiriak eta antzeko dokumentuak ere.

    Horrez gain, beste jarduera hauek ere diru-laguntza gai izango dira:

    • Bezeroarentzako arreta zerbitzuetan lan egiten duten langileen hizkuntza trebakuntza.
    • 123/2008 Dekretuak ezarritako betebeharren planaren diseinua, inplementazioa, jarraipena eta ebaluazioa.

    Eskabideak aurkezteko epea

    Laguntza-programa arautzen duen agindua 2008ko irailaren 1ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hurrengo egunean kontatzen hasita, entitateek hilabeteko epea, iraila osoa, izango dute eskabideak aurkezteko.

    123/2008 Dekretuaren aplikazio eremuko entitateentzako diru-laguntza deialdia arautzen duen AGINDUA (pdf, 162Kb)

    Patxi Baztarrika Rodrigo García Azurmendiren sailburuordeen hitzak (pdf, 125Kb)

    Donostia, 2008-07-30