|
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Miren Dobaran Euskara Sustatzeko zuzendariak "Pixka bat es mucho" kanpaina aurkeztu dute Donostian, iazko Ukan birusaren jarraipen gisara. Ukan birus osasuntsua, ona eta dinamikoa dugu, eta bere helburua euskararen erabilera kutsatzea da. Ukan hizkuntza-bizikidetzaren eta benetako elebitasun eraginkorraren ikurra da, baita norgehiagoka ezaren eta bazterketa ezaren ikurra ere. Datozen hilabeteetan Ukan birusak Euskal Herriko kultur eta kirol agendako ekintza garrantzitsuenetan parte hartuko du.
Baztarrikak azaldu du kanapaina euskara jakin arren erabiltzen "ausartzen" ez diren pertsonei zuzenduta dagoela. "Ezer ezarri gabe eta estutu gabe hitz egin behar dute, modu naturalean, horrela denok irabazten dugulako" eta, azken finean, kanpainaren leloak honakoa diolako:"Pixka bat es mucho".
Donostia, 2007ko urriaren 30ean.
|